Erregistratu zure kontaktua Ogasunarekin harremana izateko

Tramitazioa

Jarraibideak:

Erregistratu zure mugikorraren zenbakia eta helbide elektronikoa Nafarroako Foru Ogasunarekin harremana errazteko. Aukera emango dizu: 

  • Baimen kodea jasotzeko deietan, bideo-deietan eta bulegoetan identifikatzeko, bai eta bide hauetatik beste pertsona batek zure izenean tramiteak egiteko ere.
  • Noizean behin Nafarroako Foru Ogasunaren oharrak jasotzeko.

Bide horien bidez ez da eskatuko ez eta igorriko ere babestutako informazio partikularrik. Ez dira erabiliko, halaber, aldizkako informazio igortzeko.

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ogasuneko bulegoetan ere erregistra ditzakezu. Horretarako, hitzordua eskatu behar duzu.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Foru Ogasuna
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time