Descárgate la app
BEZaren eta PFEZaren erregistro-liburuak - Ogasuna nafarroa.eus
arrow_upward
BEZaren eta PFEZaren erregistro-liburuak
BEZa eta PFEZa aitortzeko betebeharra duten enpresa eta profesionalek beren eragiketak erregistratu egin behar dituzte
Orrialde honetan azaltzen dugu liburu horiek zer formatu izan behar duten eta nola bete behar diren. Halaber, maiz sortzen diren zalantzei erantzuten diegu.
BEZaren kasuan, orrialde honetako jarraibideak bete besterik ez duzu egin behar, baldin eta ez badituzu datuak aurkezten Informazioa Berehala Emateko Sistemaren (IBE) bidez.
Liburuen formatua
Erregistro-liburuak betetzeko lana erraztearren, Ogasunak zenbait dokumentu prestatu ditu plantilla gisa erabil daitezen.
- Deskargatu BEZaren eta PFEZaren erregistro-liburuen plantilla
- Deskargatu BEZaren erregistro-liburuen plantilla, Informazioa Berehala Emateko Sistema (IBE) erabiltzera behartuta ez dauden pertsona juridikoendako
Liburu horien formatuari buruz gehiago jakiteko, deskarga itzazu erregistro-liburuen formatuari buruzko jarraibideak.
Liburuak betetzeko jarraibideak
Liburuak betetzean, kontuan har itzazu alderdi hauek:
- Liburuak argi eta zehatz bete behar dira aldiro, daten hurrenkerari jarraituz, eta idatzoharrak eurotan egin behar dira.
- Liburuetan, besteak beste, datu hauek agertu behar dira: faktura-zenbakia, faktura noiz egin den, eragiketaren kontrapartearen IFZa, kontzeptua, zenbatekoa, ondasunaren deskrizpioa, eskurapen-balioa eta abar.
- Kontabilitateari esker zehatz jakin behar dugu:
- Bezeroei jasanarazitako BEZaren zenbateko osoa.
- Hornitzaileengandik ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako zergaren zenbateko osoa.
Ohiko zalantzei emandako erantzunak
- Gai komunei buruzko zalantzak
- Zalantzak, egindako fakturen (BEZa) eta salmenta eta diru-sarreren (PFEZ) erregistro-liburuari buruz
- Zalantzak, jasotako fakturen (BEZa) eta erosketa eta gastuen (PFEZ) erregistro-liburuari buruz
- Zalantzak, BEZaren eta PFEZaren inbertsio-ondasunen erregistro-liburuari buruz
- Zalantzak, BEZaren kutxa-irizpidearen araubide bereziaren gai berariazkoei buruz