BEZaren eta PFEZaren erregistro-liburuak

BEZa eta PFEZa aitortzeko betebeharra duten enpresa eta profesionalek beren eragiketak erregistratu egin behar dituzte

Orrialde honetan azaltzen dugu liburu horiek zer formatu izan behar duten eta nola bete behar diren. Halaber, maiz sortzen diren zalantzei erantzuten diegu. 

BEZaren kasuan, orrialde honetako jarraibideak bete besterik ez duzu egin behar, baldin eta ez badituzu datuak aurkezten Informazioa Berehala Emateko Sistemaren (IBE) bidez. 

Liburuen formatua

Liburuak betetzeko jarraibideak

Liburuak betetzean, kontuan har itzazu alderdi hauek: 

  • Liburuak argi eta zehatz bete behar dira aldiro, daten hurrenkerari jarraituz, eta idatzoharrak eurotan egin behar dira. 
  • Liburuetan, besteak beste, datu hauek agertu behar dira: faktura-zenbakia, faktura noiz egin den, eragiketaren kontrapartearen IFZa, kontzeptua, zenbatekoa, ondasunaren deskrizpioa, eskurapen-balioa eta abar. 
  • Kontabilitateari esker zehatz jakin behar dugu:
    • Bezeroei jasanarazitako BEZaren zenbateko osoa. 
    • Hornitzaileengandik ondasunak eta zerbitzuak eskuratzean jasandako zergaren zenbateko osoa.