Nafarroako Gobernuak aurrez aurreko arreta eskainiko du, hitzordurik gabe, Herritarren Arretarako eta Erregistrorako 30 bulegoetan
Taberna lehendakariordeak iragarri du azaroaren 2tik aurrera herritarrak aurretik hitzordurik hartu gabe joan ahal izango direla 08:00etatik 09:30etara arreta jasotzeko (orain arte derrigorrezkoa zen), eta aldez aurretik hitzordua eskatuta, ahal dela, gainerako orduetan