2023ko urriaren 13a

Memoriaren Institutuak DNA bidez identifikatu ditu Berriozarko hilerrian hobitik ateratako Ezkabako preso baten gorpuzkiak

José Creagh Lecároz sevillarra da, beste hogei anarkistarekin batera fusilatua 1936ko urrian huts egindako ihesaldi saiakera baten ondoren

Nafarroako Gobernuko DNA Bankuak José Creagh Lecároz identifikatzea lortu du, 2022ko martxoan Berriozarren hobitik ateratako gorpuzkiak aztertu ondoren. San Kristobal gotorlekuan preso zegoen anarkonsindikalista bat da, eta, hogei bat lagunekin batera, 1936an huts egindako ihes-saiakera baten errepresalia gisa hil zuten. Senideen laguntza funtsezkoa izan da Nafarroako Memoriaren Institutuak 2022an Ezkaba menditik gertu dagoen herri horretako hilerrian egindako deshobiratze bati esker aurkitutako pertsona horren gorpuzkiak alderatzeko. Hori dela eta, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuak bereziki azpimarratzen duenez, garrantzitsua da DNA laginak (lagin genetikoak) edukitzea, leku horretan identifikatzeke dauden gorpuekin alderatzeko.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).