Descárgate la app
Ekoizpen ekologikoa
Ekoizpen ekologikoa
Ekoizle ekologikoen erregistro ofizialean inskribatzeko eta ziurtatzeko prozesuari buruzko informazioa
Ekoizle ekologiko gisa ziurtatu nahi baduzu
-
Kontsulta itzazu betekizunak trending_flat
-
Eska ezazu erregistroan inskribatzea trending_flat
-
Ezagutu zer laguntza eskura ditzakezun trending_flat
-
Informa zaitez haziez eta ugaltzeko materialez, ongarriez eta baimendutako fitosanitarioez keyboard_arrow_down
- Ekoizpen ekologikoko hazien datu-basea
- Ekoizpen ekologikoan baimendutako ongarrien datu-basea (prestatzen).
- Fitosanitarioen datu-basea. Oinarri hori orientagarria da, ez baitu aipatzen tratamendu-dosirik, eta MAPAko Produktu Fitosanitarioen Erregistroko aldaketen arabera alda daiteke. Kontsulta zehatzak egiteko, produktu bakoitza etiketatu eta erregistro-orria erabili behar da, ziurtatzeko baimenduta dagoela bere erabilera dagokion laborantzan, kontrolatu beharreko patogenoaren aurrean.
889/2008 (EE) Erregelamenduak edo 2018/848 (EB) Erregelamenduak, ekoizpen ekologikoari, etiketatzeari eta kontrolari buruzkoak, arautzen dituzte ekoizpen ekologikoan salbuespenez erabil daitezkeen haziak eta ugaltzeko materialak eta ongarri eta fitosanitarioak.
Arau horren arabera, estatu kide bakoitzak bere datu-baseak ezarri behar ditu:
Jakizu gehiago Nafarroako ekoizpen ekologikoari buruz
-
Ekoizpen Ekologikoa Sustatzeko Plana keyboard_arrow_down
-
Operadore ekologikoen gida trending_flat
-
Nafarroako ekoizpen ekologikoaren estatistikak keyboard_arrow_down
- Azalera aldaketak ekologikoan, zereal, larre, fruta-arbola, olibondo eta abarren azalerak bereizita.
- Aldaketak abelburuetan, espezieen arabera, ekologikoan. Bereizketa egiten da behi, ardi, behor, zerri, arrautzetarako oilo eta abarreko azienden artean.
- Aldaketa erregistroan inskribatutako ekoizle kopuruan. Elaboratzaileak, transformatzaileak, inportatzaileak eta abar bereizten dira.
- Agroindustria: kontserbak, zukuak, etab.
- Azalera (hektareak), ekoizpen ekologikoko labore-multzoen arabera
- Abelburuen eta abeltzaintzako ustiategi ekologikoen kopurua
- Ekoizpen ekologikoko nekazaritzako elikagaien industria kopurua
- Ekoizpen ekologikoan erregistratutako operadoreak eta jarduerak
- Datu-basea (organic farming)
- Urteko txostena (2021)
Hemen ekoizpen ekologikoa sustatzeko 2018-2020 Planaren laburpen bat eskaintzen dizugu, zeinaren helburua baita Nafarroan sektorearen hazkunde iraunkorra sustatzea. Horretarako, lehen mailako ekoizpen ekologikoaren lehiakortasuna hobetzeko ekintzak garatzen ditu, azpisektoreen koordinazioa eta agroindustriarekin harreman handiagoa bultzatuz. Gainera, produktu ekologikoen kontsumoa sustatzeko neurriak proposatzen ditu, gizartean eta ingurumenean dituzten onuren berri emanez.
Dokumentu osoa: euskaraz | gaztelaniaz
Estatistika-datu horiek Nafarroako, Espainiako eta Europako ekoizpen ekologikoaren egoera eta bilakaera jasotzen dituzte.
Nafarroa
Nafarroako Gobernuak estatistika-datu-base batzuk egin ditu honako gai hauei buruz:
Emaitzak Excel taula hauetan kontsulta daitezke:
Espainia
Espainiako ekoizpen ekologikoaren bilakaerari buruzko urteko estatistika-txostenak
Europa
Europako Estatistika Bulegoak (Eurostat) Europako herrialdeetako nekazaritza-ekoizpen ekologikoari buruzko datu ofizialak eskaintzen ditu, nekazaritzari zein abeltzaintzari buruzkoak. Hainbat sektoretako datu-baseak sartzen dira, baita grafikoak eta azalpen-mapak ere, Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoaren egoera hobeki ezagutzen laguntzen dutenak.