Descárgate la app
foru-administrazioaren zorpetzea
Nafarroako Foru Administrazioaren zorpetzea
Informazio eguneratua: kreditu-kalifikazioa (rating), zor publikoaren eta Nafarroako Gobernuak kontratatutako maileguen xehetasunak eta epemuga
Informazio eguneratua: kreditu-kalifikazioa (rating), zor publikoaren eta Nafarroako Gobernuak kontratatutako maileguen xehetasunak eta epemuga
Ekitaldi honetan, 2026rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrek, abenduaren 22ko 16/2025 Foru Legearen bidez onetsi baitziren, zorpetze-eragiketak egiteko baimena ematen diote Nafarroako Gobernuari, honako muga honekin: 2026ko bukaeran zorraren saldo bizia gehienez ere izan dadila urte hasieran zegoen saldoa baino 87,9 milioi euro gehiagokoa (aurreikusitako defizita: BPGaren % 0,3).
Defizit hori estaltzeak eta epemuga arrunta hurbil duten zorrak berriz finantzatzeak (224,6 milioi euro) eragin zuten formalizatu beharreko zorpetze eragiketen gehieneko bolumena 251,5 milioi eurokoa izatea, enpresa publikoetan aurreikusitako finantzaketa beharrak (61 milioi euro) deskontatu ondoren.
Finantzaketa-eragiketa horiek formalizatzeko egutegia honako hauen mende egonen da: 2025eko aurrekontuaren itxiera, 2026ko betearazpenaren bilakaera eta finantza-merkatuetako interes-tasen eta likideziaren egoera, hilabete hauetan sortzen diren aukerak aprobetxatuta.
Finantzaketa-eragiketa guztien xehetasunak eta zorpetze-zorroaren ezaugarriak hemen kontsultatzen ahal dira: 2026eko urtarrilaren 31 eguneratutako informazioa, eskuragarri dauden azken datuak (data as of January 31th 2025).
Ikus, halaber, inbertsoreentzako aurkezpena (Presentation to investors), egoera ekonomikoari, finantzaketa jasangarriari, aurrekontuei eta zorpetzeari buruzko datuak baititu.
Kreditu-kalifikazioa
Nafarroako kreditu-kalifikazioa (rating) taularen goiko aldean dago, eskualde kaudimendunen artean. Gaur egun, AA da, perspektiba egonkorrarekin, Standard & Poor’s agentziaren azken txostenak jasotzen duenaren arabera.
Espainiako erkidego batek izaten ahal duen kalifikaziorik handiena da, herrialdeari emandakoa baino bi maila gorago baitago. Horri esker, Nafarroak finantzaketa baldintza hobeak lortzen ahal ditu.
Nafarroako zorraren memoranduma
Nafarroak 2.745 milioi euroko zorra izan zuen 2024an, edo % 10,3koa, BPGari dagokionez; hortaz, zorpetze-mailarik txikiena duen eskualdea da Espainian (Iturria: Espainiako Bankua).
Nafarroako zorraren azken memorandumak informazio hori handitzen du; izan ere, haren ezaugarriak, egindako eragiketak, bilakaera eta ikuspegiak zehazten ditu.
Finantzaketa jasangarria
Mugarri nabarmena da 2019ko apirilekoa: Nafarroa finantzaketa jasangarriaren merkatuan estreinatu zen, 50 milioi euroko jaulkipenarekin, 25 urtera. Harrezkero, Foru Komunitateak apustu hori sendotu du, eta hiru bonu jasangarri gehiago jaulki ditu: 75 milioi eurokoa 2020an, 125 milioi eurokoa 2022an eta 50 milioi eurokoa 2024an, eta bi mailegu jasangarri 2023an, 50 milioi euro guztira.
Horretarako, Nafarroako Gobernuak finantzaketa jasangarriko esparru (Sustainability Bond Navarre Framework) bat egin zuen, bonu horiekin finantzatu beharreko proiektuak zehazteko. Esparru hori ikuskatua izan zen eta Sustainalytics enpresaren aldeko bigarren iritzi txosten (Navarre Sustainable finance second opinion) bat lortu zuen, oso positiboa, ICMAren Bonu Berde eta Sozialen Oinarrien estandarrak betetzen zituela egiaztatu zuena.
Esparru horretan ezarritako irizpideak betez, honako hauek daude eskuragarri:
- 2019ko jaulkipen jasangarriaren esleipenaren eta inpaktuaren txostena (Allocation and impact report 2019 Navarre sustainability bond)
- 2020ko jaulkipen jasangarriaren esleipenaren eta inpaktuaren txostena (Allocation and impact report 2020 Navarre sustainability bond)
- 2022ko jaulkipen jasangarriaren esleipenaren eta inpaktuaren txostena (Allocation and impact report 2022 Navarre sustainability bond)
- 2023ko jaulkipen jasangarriaren esleipenaren eta inpaktuaren txostena (Allocation and impact report 2023 Navarre sustainability loans)
- 2024ko jaulkipen jasangarriaren esleipenaren eta inpaktuaren txostena (Allocation and impact report 2024 Navarre sustainability bond)
Informazio gehiago nahi izanez gero, Foru Komunitateko datu ekonomiko nagusiak kontsultatzen ahal dira, bai eta Nafarroaren finantzaketa-sistema propioa ere, Hitzarmen Ekonomikoa, deitu ohi dena.