Hirigintza

Lurraldea antolatzeak esan nahi du kokaguneak eta jarduerak eremuan arrazoizko era batean antolatzea , gizarte osoaren ongizate-baldintzak hobetze aldera.

 


Tokiko erakundeentzako laguntzak, hirigintza-arloko ekintza berritzaileetarako

Toki-erakundeei hirigintzaren arloko ekintza berritzaileetarako laguntzak emateko deialdian diruz lagundutako jardueren bilduma

Deialdi honen helburua da Nafarroako herrien eta hirien hiri-garapen jasangarria sustatzea, toki-erakundeei laguntzak emanda. Laguntza horien bidez, finantzazioa emanen da espazio publikoetan inbertsioak exekutatzeko eta dokumentuak egiteko, arreta berezia jarriz Espainiako Hiri Agendaren helburuekin bat datozen jardueretan.

Bilduma honen helburua da esperientzia horiek partekatzea eta emaitzak zabaltzea. Batzuk jardunbide egoki bezala identifikatu dira, eta eredugarri izan daitezke herritarrentzat eta Nafarroako toki-administrazioentzat.

Hurrengo mapan, Lurralde Antolaketako Zuzendaritza Nagusiak deialdi honetan diruz lagundutako jarduketak agertzen dira. Jarduketa bakoitza dagokion Espainiako Hiri Agendaren Helburu Estrategikoaren kolor.