Descárgate la app
Zer da hirigintza, eta zertan datza
Zer da hirigintza, eta zertan datza?
Lurralde-antolamendua diziplina anitzeko gogoeta-prozesu luze eta zail bat da, eta prozesu horren azken emaitzak eremuaren antolamendu fisiko egoki bat izan behar du.
Lurraldeari eta horren antolamenduari buruzko gogoetaren emaitza hainbat lekutan baimenduta edo debekatuta dauden jarduketak eta horien baldintzak bideratzen edo zehazten dituzten gidalerro, orientabide edo arauetan ezartzen diren dokumentu idatzietan eta planetan zehazten da. Lurralde-antolamendurako tresnak lantzeko eta onartzeko eskumena duen agintaritza Administrazio Publikoa da.
Lurralde-antolamenduak zenbait jarduera-maila ditu, orokorrenetik hasita, hau da, lurralde autonomiko osoa hartzen duenetik, udalerriari eragiten dion zehatzeneraino. Normalean, lurralde-antolamenduaren barnean bereizketa bat ezartzen da, eskalaren eta antolamenduaren eskumena duen agintaritzaren arabera. Lurralde-antolamendua espazio-eremu zabalen antolamenduari deitu ohi zaio, eskualdekotik hasita udalez gaindikoraino, eta Hirigintza udal-antolamenduaz arduratzen denari esaten zaio. Lurralde-antolamenduari dagokionez, gobernu autonomikoa da eskumena duen agintaritza, eta, hirigintzari dagokionez, udala.