Descárgate la app
Zizak eta onddoak - nafarroa.eus
Zizak eta onddoak
Ezagutu barrutiak, eskatu baimenak eta joka ezazu jardunbide egokien arabera bai biltzen ari zarela, bai kontsumitzean
Zizen eta onddoen barrutiak
Ondotik, Nafarroako onddo eta zizen barrutiak erakusten dituen mapa bat daukazu. Koloretako eremuetan sakatuz gero, barruti bakoitzaren informazioa agertuko zaizu: zer baimen behar diren, zer espezie biltzen ahal diren eta zein diren arauak.
Infografia hau ere kontsulta dezakezu. Bertan aurkituko dituzu baimen arruntei eta bereziei buruzko xehetasunak, horiek nola lortu eta berritu, bai eta gehienezko bilketa-kuotak eta -kupoak ere.
Biltzeko eta kontsumitzeko jardunbide egokiak
Ezer biltzen hasi aurretik, informazio hau kontsultatzea komeni zaizu:
Boilurra
Ezagutu zertan den boilurgintza Nafarroan 2021eko informazio-txostenaren bidez, eta ikus ezazu mapa honetan zer eremutan hazten ahal den boilurra: