Descárgate la app
Arrantza egitea Nafarroan
2025eko denboraldiari buruzko informazioa
Arrantza - nafarroa.eus
Arrantza egin nahi baduzu, lizentzia indarrean eduki behar duzu
Gainera, eremuen arabera, egun baterako baimena beharrezkoa izan daiteke
-
2025 denboraldiko arrantza-baimenen baldintzak keyboard_arrow_down
- Baimen bat apirilaren 14tik aurrera
- Beste baimen bat apirilaren 22tik aurrera
- Beste baimen bat apirilaren 28tik aurrera
- Bi baimen gehiago maiatzaren 2tik aurrera
- Bost baimen gehiago maiatzaren 5etik aurrera
- Hamar baimen gehiago maiatzaren 12tik aurrera
-
Nola funtzionatzen duen baimenak erreserbatzeko aplikazioak keyboard_arrow_down
- Lehenik eta behin, aukeratu behar duzu arrantza non egin: salmonidoen goiko eremuan, izokin-tartean edo ziprinidoen eremuko guneetan
- Gero aukeratu arroa (salmonidoen goiko eremua hautatu baduzu) edo arrantzarako gunea (ziprinidoen eremua hautatu baduzu). Egun jakin bat ere aukeratu dezakezu, eta sistemak adieraziko du zer arro dauden eskuragarri.
- Zeure burua identifikatu behar duzu, "baimena eskatu" botoia sakatuz.
- Identifikatuta zaudenean, erabaki zer egunetan arrantzatu nahi duzun, artean egin ez baduzu. Aukeratutako arroan egun bakoitzean erabilgarri dauden baimenak erakusten ditu egutegi batek. Arrantza-modalitatea ere aukeratu beharko duzu: harrapatu eta eramateko arrantza, edo harrapatu eta askatzekoa.
- Beste arrantzale batzuekin batera joan nahi baduzu ibaira, gehienez lau pertsonaren datuak gehi ditzakezu, egun eta arro bererako. Horretarako, bakoitzaren NANa (edo baliokidea) eta lizentzia-zenbakia beharko dituzu.
- Baimena mugikorrera eta/edo posta elektronikoko helbidera bidaltzeko eska dezakezu. Arrantza-modalitatea aukeratu behar duzu: harrapatu eta eramateko arrantza, edo harrapatu eta askatzekoa.
- Arrantzale guztien datuak bete ondoren, "eskatu baimena" botoia sakatu beharko duzu erreserba gauzatzeko, eta sistemak baimen inprimagarri bat sortuko du (agian inprimatu nahiago duzu mugikorreko edo posta elektronikoko mezu bat jaso ordez).
Salmonidoen goiko eremuan arrantza egiteko baimenak
Arrantzale bakoitzari gehienez 20 baimen emanen zaizkio denboraldian. Harrapatu eta askatzeko modalitatean baino ez dira eskainiko.
Baimenak modu mailakatuan aktibatuko dira, banaketa homogeneoa errazteko:
Baimenen liberazioa dagokion eguneko goizeko 8:00etan hasiko da.
Salmonidoen goiko eremuko ibai-aldeetan bizi diren arrantzaleek ere baimenak eskatu behar dituzte arrantzatu ahal izateko, baina beren eremuari dagozkion baimenen ehuneko 20 dute erreserbatuta aldi baterako. Erabiltzen ez dituzten baimenak ekainaren 1etik aurrera libratuko dira gainerako arrantzaleek erabil ditzaten.
Izokin-tartean arrantza egiteko baimenak
2025ko denboraldian Izokin tartean arrantza egitea debekatuta egongo da.
Ziprinidoen eremuko guneetan arrantza egiteko baimenak
Gehienez ere 5 baimen erreserba daitezke, erabiliak kontuan hartu gabe. Ez dago urteko mugarik.
Postu bakoitzean aritzeko baimena daukan titularraz gain (edo titularrez gain, baldin eta postua partekatzen badute), beste pertsona batzuk ere aritzen ahalko dira arrantzan postu horretan baldin eta baimena badute egun eta postu horretarako eta postuen titularra edo titularrak bertan badaude eta konforme badaude horrekin.
Halaber, egun eta postu jakin baterako baimena dutenek beste postu batzuk erabili ahalko dituzte baldin eta postu horiek erabiltzen ari ez badira.
Bideo bat kontsulta dezakezu aplikazioaren funtzionamendua ikusteko.
Ez ahaztu beharrezko dokumentazioa aldean eramatea ibaira (inprimatuta edo mugikorrean)
-
Salmonidoen goiko eremua eta ziprinidioen eremuko arrantzarako gunea keyboard_arrow_down
- NANa edo baliokidea.
- Indarrean dagoen arrantza-lizentzia, eta tasa ordaintzen egunean zaudela frogatzen duen agiria.
- Arrantzarako baimena.
-
Barrutiak keyboard_arrow_down
- NANa edo baliokidea.
- Indarrean dagoen arrantza-lizentzia, eta tasa ordaintzen egunean zaudela frogatzen duen agiria.
- Dagokion barrutiaren pasea.
-
Gainerako tarteak keyboard_arrow_down
- NANa edo baliokidea.
- Indarrean dagoen arrantza-lizentzia, eta tasa ordaintzen egunean zaudela frogatzen duen agiria.
Zalantzarik baduzu, kontsultatu arrantza-arauak
