Descárgate la app
Arrantza-barrutiak
arrow_upward
Arrantza-barrutiak eta kontrol tarteak
Baimena eskatzea
Barruti batean arrantzatzeko baimenak administrazioak esleituta duen arrantzale-sozietateak izapidetzen ditu.
Internet bidez eska daitezke: baimena eskatu.
Aukera hau ez dago erabilgarri tasa murriztua dutenentzat: 65 urtetik gorakoak eta 16 urtetik beherakoak. Halakoetan, arrantzale-sozietateen bulegoetan hartu behar da.
Baita honako bide hauetariko baten bidez:
- Lizarrako Ehiztari eta Arrantzaleen Elkartea
La Corte kalea 17-19, 31200 Lizarra | Tel. 948 550 779- Zudaireko arrantza naturaleko Barrutia, Urederra ibaia
- Arinzanoko Arrantza Intentsiboko Barrutia, Ega ibaia (barrutiaren mapa)
- Egako Karramarro Exotikoen Kontrol Tartea, Ega ibaia (tartearen mapa)
- Iruñeko Ehiztarien eta Kirol Arrantzaleen Elkartea
Estafeta kalea 33, 1. esk., 31001 Iruña | Tel. 948 227 711- Esako Arrantza Intentsiboko Barrutia, Aragoi ibaia (barrutiaren mapa)
- Asiaingo Karramarro Exotikoen Kontrol Tartea, Arakil ibaia (tartearen mapa)
- Esako Karramarro Exotikoen Kontrol Tartea, Aragoi ibaia (tartearen mapa)
- Rio Arga Kirol Arrantzaleen Elkartea
Doctor Labayen kalea 16, behea, 31012 Iruña | Tel. 948 196 261- Eugiko arrantza naturaleko Barrutia, Arga ibaia (barrutiaren mapa)
- Uharteko Arrantza Intentsiboko Barrutia, Arga ibaia
- Uharteko Karramarro Exotikoen Kontrol Tartea, Arga ibaia (tartearen mapa)
- Soraurengo Karramarro Exotikoen Kontrol Tartea, Ultzama ibaia (tartearen mapa)
Araudia
- Baimena internet bidez lortuz gero, paperean eraman behar da, bete ahal izateko.
- Erabiltzaileak barrutiaren edo kontrol tartearen postontzian utzi beharko du baimena, fitxako datu guztiak idatzi ondoren. Internet bidez lortuz gero, paperean eraman behar da, datuak bete ahal izateko.
- Ezarritako aparkaleku-eremuak nahitaez erabili beharko dituzte arrantzaleek.
Tarifak kontsultatzea
Hauek dira barruti eta kontrol tarteen eguneko tasak:
- Amuarraina: arrantza naturaleko barrutiak eta arrantza intentsiboko barrutiak
- Erauzketa-modalitatea: 12 €
- Harrapatzeko eta askatzeko modalitatea: 10 €
- Karramarro exotikoen kontrol tarteak: 10 €
- Tasa murriztua: 8 €