Descárgate la app
Arrantza eremuak
Nafarroako arrantza eremuak
Nafarroan bi arrantza eremu daude:
- Salmonidoena: iparraldean kokatuta, hango ibai tarteek ur oxigenatuak eta freskoak dituzte, habitat egokiak direnak amuarrainerako eta haiek laguntzen dituzten espezieetarako. Bertan izokin-tartea dago, baita salmonidoen goiko eremua eta salmonidoen eremu mistoa ere.
- Ziprinidoena: hegoaldean kokatuta, isurialde mediterraneoan, ibaietako erdialdeko eta behealdeko tarteak dira, udan agorraldi handia dutenak. Bertan, zenbait espeziek dute habitata (barboa edo loina, esaterako).
Izokin-tartea
Bidasoa ibaiko izokin-tartea, Berako Fundizioen presatik abiatuta, Nafarroak Endarlatsan duen mugaraino joaten da.
Izokina arrantzatzeko lekuen zerrenda:
- Behealdeko tartea (nazioarteko eremua)
- Erdialdeko tartea (Endarlatsa-Nazas)
- Goiko tartea (Bezerro-San Martin)
Salmonidoen goiko eremua
Salmonidoen goiko eremuan kudeaketa jasangarria egiten da. Horrek esan nahi du aprobetxamendua arautzen dela produkzio naturalarekin eta baliabidearen eboluzioarekin bat. Helburua da basa populazio puruak bere kasa mantentzea; hortaz, ez da birpopulaziorik egiten.
Hauexek dira Nafarroako salmonidoen eremuko amuarrainen zazpi gune handiak:
- Arakil - Larraun: Arakil, Larraun eta Basaburua ibaiak
- Oria-Urumea: Urumea, Leitzaran eta Araxes ibaiak
- Baztan - Bidasoa: Baztan-Bidasoa, Urdazuri eta Errobi ibaiak
- Arga - Ultzama: Arga eta Ultzama ibaiak
- Irati- Erro: Irati, Erro, Areta, Aragoi, Urrobi eta Luzaide ibaiak
- Eska - Salazar: Ezka eta Zaraitzu ibaiak
- Ega-Urederra: Ega, Urederra, Irantzu eta Ibagua ibaiak
Salmonidoen eremu mistoa
Salmonidoen eremu mistoan arrantzaren kudeaketa jasangarria egiten da, egun ez baitago baldintza egokirik populazioek beren kasa mantentzeko. Hori dela eta, ibaiak aldizka birpopulatzen dira, arrantza eskaria berehalakoan asetzeko.
Ziprinidoen eremua
Ziprinidoen eremuko ibai tarteetan eta gainerako ur masetan, ziprinidoen espezieak dira nagusi, eta, horietatik, tenkak, txipak eta gobioak dira arrantzarako interesgarrienak. Espezie aloktonoak ere aurkitzen dira, hala nola karpak, alburnoak, katu arrainak, etab.
Horretaz gain, ziprinidoen eremuko zati batzuetan haizu da karramarro exotikoak harrapatzea: paduretako karramarroa eta karramarro seinaleduna, ondoko mapan zehaztutako eremuetan: karramarroak harrapatzeko eremua, karramarroen barrutiez gain.