Descárgate la app
Lehentasunez zaharberritu beharreko eremuak
arrow_upward
Lehentasunez birgaitu beharreko eremuak eta esku-hartze orokorreko proiektuak
Lehentasunez birgaitu beharreko eremuak eta esku-hartze orokorreko proiektuak
- Zer dira lehentasunezko birgaitu beharreko eremuak?
- Zer onura dakar lehentasunez birgaitu beharreko eremu batean egoteak?
- Esku-hartze orokorreko proiektuak
Zer dira lehentasunezko birgaitu beharreko eremuak?
Udalerriak edo horien zatiak dira. Eremu horiek babesteko edo/eta eraberritzeko plan berezi bat dute, bai eta birgaitzea bultzatzen duen udal-ordenantza bat ere.
Esteka honetan duzu lehentasunez birgaitu beharreko eremutzat jotako udalerrien eta eremuen zerrenda.
Zer onura dakar lehentasunez birgaitu beharreko eremu batean egoteak?
Zure etxebizitza edota etxebizitza-komunitatea eremu edo udalerri horietako baten barrenean badago, dirulaguntza handiagoak eskuratzen ahalko dituzu eraberritze babestua egiteko.
Kontsultatu birgaitzeko laguntzak izapideen katalogoko fitxan.
Esku-hartze orokorreko proiektuak
- Esku-hartze orokorreko proiektuak lehentasunez birgaitu beharreko eremuetan dauden etxebizitza-eraikinen multzoendako dira, haien birgaitze energetiko sakona egiteko.
- Prozesu parte-hartzaileen bidez zehazten dira.
- Etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onesten ditu, foru-agindu bidez.
- Proiektu horiek onesteak birgaitze babestuko dirulaguntzak hobetzea dakar.