Lehentasunez birgaitu beharreko eremuak eta esku-hartze orokorreko proiektuak

Zer dira lehentasunezko birgaitu beharreko eremuak?

Udalerriak edo horien zatiak dira. Eremu horiek babesteko edo/eta eraberritzeko plan berezi bat dute, bai eta birgaitzea bultzatzen duen udal-ordenantza bat ere.

Esteka honetan duzu lehentasunez birgaitu beharreko eremutzat jotako udalerrien eta eremuen zerrenda.

Zer onura dakar lehentasunez birgaitu beharreko eremu batean egoteak?

Zure etxebizitza edota etxebizitza-komunitatea eremu edo udalerri horietako baten barrenean badago, dirulaguntza handiagoak eskuratzen ahalko dituzu eraberritze babestua egiteko.

Kontsultatu birgaitzeko laguntzak izapideen katalogoko fitxan.  

Esku-hartze orokorreko proiektuak

  • Esku-hartze orokorreko proiektuak lehentasunez birgaitu beharreko eremuetan dauden etxebizitza-eraikinen multzoendako dira, haien birgaitze energetiko sakona egiteko.
  • Prozesu parte-hartzaileen bidez zehazten dira.
  • Etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onesten ditu, foru-agindu bidez.
  • Proiektu horiek onesteak birgaitze babestuko dirulaguntzak hobetzea dakar.