Eraikinen eta etxebizitzen mantentze-lanak eta birgaitzea

Hemen honako kontzeptu hauek azalduko dizkizugu: etxebizitzen eraikin baten mantentze-lanak, birgaitze babestua, lokalak etxebizitza bihurtzea, inguratzaile termikoa eraberritzea, eta bizigarritasun-zedula

Zer dira eraikin baten mantentze-lanak?

Eraikin baten instalazioek, eraikuntza-elementuek edo akaberek behar bezala funtziona dezaten egin beharreko lanak eta zaintzak dira.

Mantentze-lanak egiteko legezko betebeharra

Legeak ezartzen duenez, jabeen betebeharra da eraikinak mantentzea. Era berean, erabiltzaileei ere eraikina ongi erabiltzeko eskatzen zaie.

Birgaitze-obrak: modu librean edo babestuan

  • Eraikin bat mantentzeko, batzuetan birgaitze-obrak egin behar izaten dira. Birgaitze hori modu librean egin daiteke (hau da, laguntzarik gabe) edo modu babestuan (dirulaguntza publikoekin).
  • Etxebizitza edo eraikin bat birgaitzeko dirulaguntza lortzeko, birgaitze babestuko espediente gisa kalifikatzeko eskatu behar da. Kalifikazio hori Etxebizitza Zerbitzuak ematen du. Horretarako, zenbait baldintza bete behar dira; horiek betez gero, dagozkion laguntzak jasotzeko eskubidea izanen da, birgaitzearen izaeraren eta irismenaren arabera.

Inguratzaile termikoaren birgaitze babestua

  • Birgaitze babestuari esker, % 50eko dirulaguntza lortzen ahalko da 25 urtetik gorako eraikinen inguratzaile termikoa berritzeko (nagusiki fatxadak eta teilatuak).
  • Eraikinaren inguratzaile termikoa kanpoaldearekin kontaktuan dauden eraikuntza-elementu guztien multzoa da: kanpoko eta barneko fatxadak, teilatua, eta karrerape edo hegalen gaineko forjatuak.
  • Inguratzailea eraberritzeko, araudi teknikoari jarraitu behar zaio; zehazki, eraikuntza berrietarako eraikinaren energia-eskaria mugatzen duenari.

Obrak eraikinaren liburuan jasotzen dira?

  • Eraikinaren liburuan jaso behar dira eraikin osoari edo elementu komunei eragiten dieten birgaitze-obrak, baita laguntza publikoekin egindako birgaitzeak ere.
  • Nafarroan, etxebizitza diren eraikin guztiek eduki behar dute eraikinaren liburua.
  • Araudiak azaltzen du zer datu eduki behar dituen eraikinaren liburuak, eta nola eguneratu eta zaindu behar den.

Lokal bat etxebizitza gisa egokitzea

Proiektua hasi aurretik, ziurtatu behar da higiezinak betetzen dituela beharrezko baldintzak:

  • Hirigintza-araudia betetzea: udalean galdetu behar da ea udaleko hirigintza-plangintzak hori baimentzen duen, eta obra-lizentzia lortu. 
  • Jabeen erkidegoaren baimena izatea.
  • Eraikuntza-araudia betetzea: edozein lokal etxebizitza bihurtzen ahalko da, baldin eta egokitze-obrek zorrotz betetzen badituzte 142/2004 Foru Dekretuak Nafarroarako eskatzen dituen gutxieneko bizigarritasun-baldintzak.

Hauek dira prozesu horretan ohikoenak diren oztopo teknikoak: altuera libre nahikorik ez izatea, edo aireztapen-hodiak eraikinaren estalkiraino jartzea ezinezkoa izatea.

Obra horietarako birgaitze babestua eskatzen ahal da, zerbitzuen katalogoko izapide-fitxaren bidez.

Birgaitze-obrak egitean, bizigarritasun-zedula eskatu behar da?

Bizigarritasun-zedula berria eskatu beharko da lokal bat etxebizitza berri bihurtzen duten birgaitze-obrak egitean. Bizigarritasun-zedula berritu beharko da etxebizitzaren funtsezko baldintzak aldatzen dituzten birgaitze-lanak egitean (hala nola gutxieneko altuera, aireztapena, saneamenduak eta abar).

Bizigarritasun zedula eskatu edo berritzen du

Etxebizitzak eta eraikinak zatitzeak bizigarritasunari eragiten dio?

  • Nafarroako Gobernuaren bizigarritasun-araudiak etxebizitzak eta eraikinak zatitzea baimentzen du, etxebizitza berriak sortzeko.
  • Eraikinak zatitzean, etxebizitza batek jatorrizko egoerari eusten badio, gutxieneko bizigarritasun-araudia bete beharko du; etxebizitza berriendako eskakizunak berritutako zatian bakarrik bete beharko dira. Eraikinean etxebizitza berriak sortzen badira, aldiz, obra berriendako bizigarritasun-baldintza guztiak bete beharko dira.
  • Etxebizitza bakar bat zatituz gero, sortzen diren unitate guztiak eraikuntza berritzat jotzen dira eta bizigarritasun-betebehar guztiak osorik bete behar dituzte.
  • Foru-dekretu honek arautzen du etxebizitzen bizigarritasuna Nafarroan.