Baremoa, etxebizitza babestuak erosteko, eta erosteko aukerarekin alokatzeko

Orri honetan, kontsultatu dezakezu zein alderdi baloratzen diren etxebizitzak esleitzeko. Baremoa bera da etxebizitza babestu guztietarako, erosteko nahiz erosteko aukerarekin alokatzeko.

BALORATZEN DIREN ALDERDIAK EMANDAKO PUNTUAZIOA
Etxebizitza-premia Gehienez ere 55 puntu
a) Eskaera sinatzen duen eskatzaile bakoitzeko eta haien ondorengo adingabe bakoitzeko. 7 puntu
b) Titularra bazara eta etxebizitza desegoki batean bizi bazara, librea nahiz babestua izan. Kontsultatu zein etxebizitza diren desegokiak eta nola eskaintzen zaizkien Administrazioari. 12 puntu

c) Alokairu-sistema publikoaren barnean idatzizko alokairu-kontratu bat baduzu. Alokairu-sistema publikoaren barnean zaudela ulertuko da baldin eta egoera hauetako batean bazaude:

  • Alokairuko etxebizitza babestu batean bizi bazara, partikularren arteko kontratuak barne, ikus-onetsiak badaude.
  • Nafarroako Gobernuak kudeatzen duen alokairu-poltsako etxebizitza batean bizi bazara.
  • David edo Emanzipa laguntzak jasotzen badituzu.
10 puntu
d) Alokairu-sistema publikotik kanpo idatzizko alokairu-kontratu bat baduzu. 5 puntu
e) Beste familia unitate batzuen etxebizitzan bizi bazara haiekin batera; hots, adin nagusikoa bazara eta gurasoekin bizi bazara, edo beste senide edo pertsona baten etxebizitzan bizi bazara. 2 puntu
f) Alokairuko etxebizitza batean legez bizi bazara idatzizko kontraturik gabe, lagapenez edo partekatuta. 2 puntu
Eskabide berean ezin dira metatu b), c), d), e) eta f) aukerak.  
Familia-unitatean % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak egotea  
Pertsona bat bada 5 puntu
Bi pertsona edo gehiago badira 10 puntu
Desgaitasuna duen pertsonentzako erreserba espezifikoetan, 10 puntuek handitu egiten dute etxebizitza-premiaren ataleko gehieneko puntuazioa, eta 65 puntukoa izaten ahal da.  
Aurrezki-kontua, kontu korrontea, gordailua edo antzeko finantza-produktua  

Baldin eta abenduaren 31n 8.000 euro edo gehiagoko saldoa baduzu zure titulartasuneko aurrezki-kontu batean, kontu korronte batean, gordailu batean edo antzeko finantza-produkturen batean.

Etxebizitza-eskaera pertsona batek baino gehiagok sinatu badute, soilik baloratuko da puntu gehien ematen dituen kontuaren denbora, kontu bakoitzeko puntuak metatu gabe.

3 puntu urte bakoitzeko, eta gehienez ere 15 puntu.

Urte osoak puntuatzen dira, kontua ireki zenetik deialdi publikoa amaitzen den egunera arte. Hilabete solteak ez dira zenbatzen.

Bananduak, dibortziatuak edo bikote egonkorra desegin dutenak  
Familia-etxebizitzaren hipoteka-kargei aurre egin beharra justifikatzen baduzu 3 puntu urte bakoitzeko, ezkontza edo bikote egonkorra desegiten denetik zenbatzen hasita; gehienez 15 puntu.
Nafarroako udalerri batean edo gehiagotan erroldatuta egotea  
4 urtez baino luzaroago 4 puntu
8 urtez baino luzaroago 8 puntu
Guraso bakarreko familiak  
Baldin eta guraso bakarreko familiaren titulua indarrean baduzu, Nafarroako Foru Administrazioak emana 7 puntu

 

Ohar garrantzitsua: lortutako puntuazioa kalkulatzeko, kontuan hartuko da etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan erregistratua duzun informazioa, etxebizitzak esleitzeko prozesua hasten den eguneko 00:00etan. Horregatik, garrantzitsua da eguneratuta edukitzea prozesu bakoitza hasten denean. Informazioa eguneratzeko, etxebizitza babestuaren eskatzaileen erroldan sartu beharra duzu