Descárgate la app
Helburu profesionala - nafarroa.eus
Helburu profesionala: zer egin nahi duzu?
Zein da zure lanbide ideala? Beteko al zenuke bestelako zereginik? Garrantzitsua da jakitea zein lanbide mota onartuko zenukeen eta zein baztertu, eta zergatik.
Zure helburu profesionala da iparrorratza, eta hark gidatzen ditu lan-arloan hartzen dituzun erabakiak eta egiten dituzun ahaleginak.
Zein da zure lanbide ideala? Beteko al zenuke bestelako zereginik? Garrantzitsua da jakitea zein lanbide mota onartuko zenukeen eta zein baztertu, eta zergatik.
Zure helburu profesionala da iparrorratza, eta hark gidatzen ditu lan-arloan hartzen dituzun erabakiak eta egiten dituzun ahaleginak.
Helburu profesionala zehaztea lehen urratsa da definitzeko norantz nahi duzun joan eta zer lortu nahi duzun zure karreran.
Helburu argi batek zera ahalbidetzen dizu:
- Erabaki hobeak hartzea: jakinen duzu zein lan bilatu eta zein ikastarotan izena eman.
- Epe luzerako motibazioa izatea: jomuga argia baduzu, errazagoa da ikuspegiari eustea.
- Zure aurrerapena neurtzea: zure aurrerapena ebaluatzen ahalko duzu, eta doikuntzak egin, beharrezkoa bada.
Helburu profesional bat ezartzean, bi maila daude::
- Helburu profesional nagusia: zure lanbide ideala da, zure itxaropen eta interes pertsonal eta profesional guztiak betetzen ditu. Epe luzerako helburu profesionalarekin bat etorri ohi da.
- Bigarren mailako helburu profesionala edo lorbidea: bestelako lanpostuak dira, eta haiei esker esperientzia eta babes ekonomikoa lortzen ahal duzu, benetan interesatzen zaizun horretan prestatzen jarraitzeko.
Jada hausnartu duzu zein den zure lanbide ideala eta zein beste lanbide beteko zenituzkeen helburu hori lortzen duzun bitartean. Orain, lanpostu bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea lagungarria izaten ahal zaizu erabaki bat hartzeko:
- Zer egiten dute? Funtzio nagusia eta zereginak.
- Zer eskatzen diete? Gaitasun teknikoak, pertsonalak, ezagutzak eta esperientzia.
- Lotutako prestakuntza.
- Non egiten dute lan? Lan-ingurunea.
Oroitu: eguneratzen eta prestatzen jarraitzeak nabarmen hobetzen ditu lanpostu bat lortzeko edo karreran aurrera egiteko dituzun aukerak.
Lan-mundua ezagutzea oso garrantzitsua da zure karrerari buruzko erabaki onak hartzeko. Aukerez baliatzeko eta nabarmentzen laguntzeko, jakin behar duzu zein sektore ari diren hazten, zein trebetasun behar diren eta zeintzuk diren azken joerak.
Zer ikertu beharko zenuke?
- Ezagutu zein industria ari diren hazten.
- Nola ari den aldatzen zure intereseko sektorea teknologia berrien ondorioz. Egon zaitez eguneratuta, atzean ez gelditzeko!
- Erreparatu kanpoko faktoreei, hala nola globalizazioari: eragina izan dezakete zure lan-aukeretan.
Ikerketa hori egiteko lagungarriak izan daitezkeen baliabide batzuk:
- Lanbideen Behatokiak (Estatuko enplegu zerbitzu publikoa) urtero txosten bat argitaratzen du; beharbada zure interesekoa izanen da
- Enpleguaren prospektiba eta okupazio-joerak Nafarroan
- Nafarroako Enpresen Direktorioa
- Enplegu Prestakuntzarako Estatuko Fundazioaren ESCO bilatzailea
Jakin nahi baduzu Nafarroan zein lanbide eskatzen diren gehien, oroitu: orientazio profesionalean hitzordua eskatu dezakezu.
Lana bilatzen hasi aurretik, jakin behar duzu bi lan-merkatu daudela: agerikoa (lan-eskaintzak argitaratuta daude) eta ezkutua (lanak harremanen eta gomendioen bidez lortzen dira).
Hainbat azterlanetan ondorioztatu denez, lan-eskaintzen % 75-80 ez dira argitaratzen, eta, hortaz, garrantzitsua da bi merkatu horiek ezagutzea eta jakitea zer gomendatzen den berariaz bakoitzerako.
- Ageriko merkatua. Hartan, eskaintzak argitaratuta daude. Lehia handia dago, jende askok parte har dezakeelako. Eta argi dago lanpostu horietan zer eskatzen den eta zer espero den.
Ageriko merkaturako gomendioak: ezagutu eta erabili itzazu lana bilatzeko hainbat bide, berrikusi eskaintzak, ezarri alertak eta aztertu funtsezko enpresak.
- Ezkutuko merkatua. Lanak harremanen eta gomendioen bidez lortzen dira. Zuzeneko lehia txikiagoa da, eskaintzak ez baitira publikoak, eta, hortaz, eskatzaile gutxiago erakartzen baitituzte. Horrenbestez, oso garrantzitsua da harreman eta erreferentzia onak edukitzea.
Ezkutuko merkaturako gomendioak: eraiki harreman-sare on bat, parte hartu ekitaldietan, eta landu harremanak.
Bestalde, garrantzitsua da zure xede-merkatua ezartzea. Hau da, pentsatu zein ekoizpen-sektore interesatzen zaizun eta non nahi duzun enplegua bilatu, zure helburu profesionala kontuan hartuta.
Horretarako, ezarri modu zehatz eta errealistan zein den zure xede-merkatua, bilatzen duzun lan motaren arabera. Eraginkorragoa izanen zara, eta denbora gutxiago emanen duzu lanpostu berria lortzeko.