Descárgate la app
Lana bilatzeko autoezagutza - nafarroa.eus
Nork bere burua ezagutzea: nolakoa zara?
Nork bere burua ezagutzea funtsezkoa da enplegua bilatzeko estrategia arrakastatsua diseinatzeko.
Hortaz, lana bilatzen hasi aurretik, hona hemen lau urrats zeure buruari buruz ikasteko: zeure burua zaintzea, hobeki ezagutzea, zure interesak deskubritzea eta zure gaitasunak nabarmentzea.
Nork bere burua ezagutzea funtsezkoa da enplegua bilatzeko estrategia arrakastatsua diseinatzeko.
Hortaz, lana bilatzen hasi aurretik, hona hemen lau urrats zeure buruari buruz ikasteko: zeure burua zaintzea, hobeki ezagutzea, zure interesak deskubritzea eta zure gaitasunak nabarmentzea.
Zenbat denbora ematen duzu zeure burua zaintzen? Kontuan hartu zein ekintza edo “bizi-ohitura” egiten dituzun zure osasuna eta ongizatea hobetzeko.
Hauek dira autozainketa motak:
- Autozainketa fisikoa: gure gorputzaren eta osasunaren beharrei erantzuten diegunean. Adibidez, elikadura osasungarria, atseden hartzeko denborak zaintzea, ariketa fisikoa egitea, aktibo egotea eta abar.
- Autozainketa intelektuala: gure adimena erabiltzea, pentsamendu kritikoa estimulatzea eta sormena lantzea. Hona hemen zenbait adibide: aberasgarriak zaizkigun liburuak irakurtzea, sormen-jarduerak egitea (marraztea, idaztea, sukaldean aritzea, dantzatzea...), interesgarriak zaizkigun prestakuntzak egitea eta abar.
- Autozainketa soziala: beste pertsona batzuekin harremana izatea funtsezkoa da ongizate-egoeran egoteko. Adibidez, lagunekin gelditzea, senideekin elkartzea, interesgarriak zaizkigun talde-jarduerak egitea, edo gauza positiboak ematen dizkigun jendea ezagutzen saiatzea.
Enplegua aurkitzeko helburuarekin geure burua ezagutzeko, honako hauez mintzatu beharra dugu: ongi egiten ditugun gauzez, gogobetetzen gaituzten eta errazak zaizkigun jarduerez, geure interesekoak diren eta pasioz egiten ditugun jarduerez, zailak zaizkigun eta saihestu ohi ditugun zereginez, eta abarrez.
Zenbait ariketa proposatzen dizkizugu:
- Aztertu zure ahuleziak, mehatxuak, indarguneak eta aukerak.
- Hausnartu zer gustatzen zaizun, zein diren zure pasioak eta zertan zaren ona.
- Eskatu zure hurbilekoei hiru adjektibo erabiltzea zu deskribatzeko.
Nolakoa nahi duzu izatea zure etorkizuneko lana? Zer lehenesten duzu lan bat onartzeko edo ez onartzeko? Zure interes profesionalez ari gara.
Zinemara goazenean, ikusgai dauden filmak gainbegiratzen ditugu bat hautatu aurretik; edo, oporretan joateko asmoa dugunean, helmuga posibleei buruzko informazioa biltzen dugu... Orduan, zergatik ez antzera aritu, planteatzen dugunean nolako lana eduki nahi genukeen etorkizunean?
Are gehiago, kontuan hartuta eguneroko denboraren zati handi bat emanen dugula lanean.
Hona hemen kontuan hartu beharreko zenbait alderdi:
- Interes profesionalak. Erabaki ahal izateko zein arlo edo eremutan hasi nahi duzun enplegua bilatzen, garrantzitsua da aztertzea zein diren zure gustuak, interesak eta lehentasunak::
- Gustuko duzu objektuekin edo makinekin lan egitea? Uste duzu pertsona praktikoa eta saiatua zarela?
- Gustuko duzu datuak aztertzea, ikertzea eta problema konplexuak ebaztea?
- Gustuko duzu jendearekin egotea? Ona zara besteekiko harremanetan?
- Nahiago al dituzu jarduera egituratuak, antolatuak eta arauetan oinarrituak?
- Erakargarriak zaizkizu adierazpen pertsonala, diseinua eta sormena?
- Gustuko duzu proiektuak edo taldeak kudeatzea, gidari aritzea edo/eta besteak konbentzitzea?
Ez baduzu argi zein diren zure interes profesionalak, eta gure laguntza behar baduzu, oroitu, orientazio profesionalean hitzordua eskatu dezakezu.
- Lan-eskaintza baten baldintzak. Enplegu bat edo bestea aukeratzeko orduan, lanaz beraz gain, lan horren baldintzak ere hartzen ditugu kontuan. Hausnartu zein alderdi lehenesten dituzun lana bilatzean eta eskaintza bat onartzean edo ez onartzean:
- Soldata. Izan errealista (jakina, guztiek nahi dugu “zenbat eta gehiago, hobeki”), eta zehaztu: zein soldatatik behera ez zenuke enplegu bat onartuko?
- Etxetik hurbil egotea. Zein eremutan bilatzen duzu enplegua? Zure herrian edo hirian? Zure etxetik zenbat kilometrora? Beste autonomia-erkidego batzuetan? Europan?
- Lanaldia. Lanaldi osoa edo partziala bilatzen ari zara?
- Ordutegia. Ordutegiari dagokionez, ba al duzu mugarik edo lehentasunik? Prest al zaude txandaka, gauez edo lanaldi zatituan aritzeko? Ordutegi malgua behar duzu?
- Identifikatu zuretzat garrantzitsuak diren beste alderdi batzuk. Kontuan hartu beharreko bestelako gairik? Alderdi garrantzitsurik, lan-eskaintza bati uko egitea ere eragin dezakeenik?
Zein dira zure trebetasunak, gaitasunak eta ezagutzak? Haiexek dira zure gaitasun pertsonalak eta profesionalak.
Gaur egun, lan-sektorean teknologia eta harreman birtualak dira nagusi. Horregatik, enpresentzat gero eta garrantzitsuagoa da profesionalek gaitasun profesional jakin batzuk edukitzea, lanpostuan zeharka aplikatzen ahalko dituztenak. Ingelesez "soft skills" esaten zaie.
Gaitasun horiek arrakasta eta balio erantsi handia ekartzen diote erakundeari, eta konpainiek ongi dakite hori. Gainera, zure profil pertsonala eta lan-profila indartzen dute, zeinahi dela ere enpresaren sektorea edo zure lanbidea.
Hona hemen lanpostuan baloratzen diren gaitasun pertsonal eta profesional batzuk:
- Talde-lana
- Ikuspegi estrategikoa
- Lidergoa
- Aldaketara egokitzea
- Proaktibotasuna
- Enpatia
- Komunikatzeko gaitasuna
Jakin nahi baduzu zein gaitasunetan zaren ona eta zeinetan hobetu beharra duzun, oroitu: eskatu hitzordua orientazio profesionalean, eta haiek garatzen lagunduko dizugu.