Errenta bermatua ulertzeko oinarrizko gida

Zer den, nork jaso dezakeen, zenbat jasotzen den, zenbat denboraz, beste laguntza batzuekin bateragarria den ,eta errenta bermatua eskatzeko asmoa baduzu jakin behar dituzun beste kontu batzuk.

Zer da errenta bermatua?

Errenta bermatua bizitzako oinarrizko premiak asetzeko prestazio ekonomikoa da. Errenta bermatua eskubidez eskura daitekeen beste edozein diru-sarreraren osagarria da.

Nork du jasotzeko eskubidea?

Honako baldintza hauek betetzen dituzten pertsonentzat da:

a) 18 urtetik gorakoak edo adingabe emantzipatuak.

18 eta 24 urte bitartean izanez gero, beren ardurapean adingaberik izan gabe, gutxienez bi urte emanak izan beharko dituzte beregain bizitzen. Ulertuko da beregain bizi izan dela Gizarte Segurantzan alta emanik egon baldin bada gutxienez urtebetez, eta frogatzen baldin bada, betiere, azken bi urtean norberaren helbidea bere gurasoenaz bestelako bat izan dela.

b) Nafarroako Foru Komunitatean bizitzea, eskaera aurkeztu baino bi urte lehenagotik gutxienez, edo urtebete, familia-unitatean adingabeak, mendekotasuna duten pertsonak edo % 65tik gorako desgaitasuna duten pertsonak badaude.

Familia-unitatetzat hartzen da ezkontideek edo bikotekide egonkorrek eta 2. mailara arteko odoleko ahaideek (gurasoak, seme-alabak, anai-arrebak, aitona-amonak eta bilobak) eta 1. mailara arteko ezkontza-ahaideek (ezkontidearen gurasoak eta seme-alaben ezkontideak) osatzen dutena, baldin eta etxebizitza berean bizi badira.

c) Oinarrizko beharrei aurre egiteko adina oinarrizko baliabide ez izatea. Gabeziatzat hartuko da, baldin eta eskatzen duenaren eta familia-unitateko gainerako kideen gaitasun ekonomikoa, oro har, unitate horretarako errenta bermatuak ezartzen duen zenbatekoa baino txikiagoa bada, hura osatzen duten kideen kopuruaren arabera. (Ikusi zenbateko horiek hurrengo atalean) .

d) Pertsonek aurrez eskatu beharko dituzte dagozkien laguntzak, pentsioak edo sorospenak, bai eta mantenu-pentsioak eta/edo konpentsazio-pentsioak ezartzeko eta ordaintzeko legezko akzioak baliatu ere, banantze- edo dibortzio-kasuetan.

Zenbat jaso dezaket?

Jaso beharreko zenbatekoa aldatu egiten da familia-unitatea osatzen duten pertsonen kopuruaren eta lehendik dauden diru-sarreren arabera. 2020an jaso beharreko gehieneko zenbatekoak honako hauek dira. Errenta bermatuaren zenbatekoa familia-unitate bakoitzarentzat ezarritako zenbatekoaren eta hileko diru-sarreren arteko aldea izanen da:

2024ko zenbatekoak:

Kide 1eko familia-unitatea: 762,01 euro
2 kide: 1.028,71 euro
3 kide: 1.219,22 euro
4 kide: 1.333,52 euro
5 kide: 1.447,82 euro
6 kide edo gehiago: 1.524,02 euro

ADIBIDEA: Hilean 426 euroko diru-sarrera duen 3 kideko familia-unitate batean, jaso beharreko errenta bermatuaren zenbatekoa honako hau izanen da: 1.018,75 - 426 = 592,75 euro hilean.

Non eska dezaket?

Errenta bermatua kasuan kasuko oinarrizko gizarte zerbitzuaren edo auzo-unitatearen bidez eskatu behar da, norbera erroldatuta dagoen lekuaren arabera.

Zenbat denboraz jaso dezaket?

Errenta bermatuak 12 hilabeteko iraupena du, eta iraupen bereko aldietan berritzen ahalko da, premia-egoerak jarraitzen duen bitartean.

Familiak errenta bermatua urtebete baino gehiagoz jaso badu, eta ez bada inolako aldaketarik izan ez jasotako errentan, ez familiaren egoera ekonomikoan, gizarteratzeko prozesu pertsonalizatua eginen da, gizarteratze aktiboagoa bultzatzeko eta sustatzeko. Horretarako, oinarrizko gizarte zerbitzuak eta eskatzaileak gizarteratze- eta laneratze-akordio bat sinatuko dute, prestazioa laneratzeko neurri eraginkor bihurtzeko bi aldeen konpromisoa jasoko duena.

Gainera, errenta bermatua gutxienez bi urtez jasotzen bada, dagokion administrazio publikoak aukera eman beharko du, gutxienez, gizarte-enplegu babestuko programa batean edo enplegurako edo/eta prestakuntzarako beste aukera batean parte hartzeko.

Laneratzeko errenta aktiboa (LEA), langabezia sorospena, kotizazio gabeko erretiro edo baliaezintasun pentsioa (KGBP)... jasotzen baditut, errenta bermatua ere jaso dezaket?

Kobratzen ahalko duzu, baldin eta jasotzen duzun diru kopuruak ez badu gainditzen errenta bermatuari buruzko arauak zure familiaren kide kopururako ezarritako muga. Errenta bermatuak adierazten duen zenbatekoaren eta beste kontzeptuagatik jasotzen duzun zenbatekoaren arteko aldea jasoko duzu.

Gainera, erretiroko kotizazio gabeko pentsioa jasotzen ari bazara eta errenta bermatua jasotzeko baldintzak betetzen badituzu, zerga-kenkaria eskatzeko eskubidea izanen duzu, dagokizun errenta bermatuaren mugaraino.

Zenbat urte izan behar ditut?

Errenta bermatua kobratzeko, 18 urtetik gorakoa izan behar da, edo 18 urtetik beherakoa, emantzipatua eta bere kargura adingabeak dituena.

Bere kargura adingaberik ez duen 18 eta 24 urte bitarteko pertsona izanez gero, aurretik gutxienez bi urtez bizi beharko da modu independentean. Norbait modu independentean bizi izan dela ulertuko da baldin eta gutxienez urtebetez Gizarte Segurantzan alta emanda egon bada eta egiaztatzen badu bere bizilekua ez dela izan gurasoena bi urtez.

Zer gertatzen da errenta bermatua jasotzen ari naizela lan bat ez badut onartzen?

Lan egokia onartzea da errenta bermatua jasotzen ari den bitartean dagoen betebeharretako bat. Beraz, norbaitek errenta bermatua kobratzen ari den bitartean lan bati uko egiten badio, prestazio horretan baja emanen zaio eta kobratzeari utziko dio.

Zer egin behar dut jasotzen ari banaiz eta lan bat aurkitzen badut?

Lan-jarduera hasi eta 15 egun balioduneko epean jakinarazi beharko duzu.

Errenta bermatua jasotzen den aldian enplegua lortzea sustatzeko, ez da kontuan hartuko hasitako lan-jardueratik datorren diru-sarreren zatia.

Kontratua aldi baterakoa bada, errenta bermatuaren kobrantza eteteko eskatzen ahalko da, kontratua amaitu arte.