Navigation Menu

Astelehena, 2020ko Ekainaren 22ko albisteak

Nafarroak baliabide naturalen kudeaketa hobetu du PyrenEOS mugaz gaindiko proiektuari esker
Satelite bidezko irudien bidez, arriskuak prebenitzeko eta nekazaritza-, basogintza- eta hidrologia-baliabideak kudeatzeko programa eta aplikazio teknologikoak garatzen dira.
Nafarroak ekintzailetzako eta gizarte-berrikuntzako hiru ekosistema jarriko ditu abian Zangozan, Allon eta Faltzesen, despopulazioari aurre egiteko
Nafarroako Gobernuak, “la Caixa” Fundazioak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta El Hueco kooperatibak (Soria) ekimen hau sustatu dute. Horren bidez, tokiko biztanleek, batez ere gazteenek, sustatutako negozio-eredu berritzaileak, sozialak eta bideragarriak sustatuko dira.
Gizarte zerbitzuen esparruan lotura fisiko eta farmakologikoak arautzeko parte-hartze publikoko prozesua ireki da
Araua osasun mentalaren arloan ere aplikatuko da, gaur egungo dekretuan sartu gabe baitago
Berrikuntza Digitalaren Poloak eginiko plataforma birtual pilotu bat aurkeztu du Nafarroako Gobernuak
IRIS izeneko plataformaren asmoa eraldatze digitalaz eta Nafarroako zientzian lidergoa elkartzeaz interesa dute nafar entitateentzat erreferentea izatea da
Hezkuntzak eriondoan dauden ikasleei etxeko hezkuntza-arreta emateko zerbitzua maila guztietara zabaldu du
Hemendik aurrera Departamentuak zuzenean kontratatuko ditu irakasleak CREENA-ren bitartez
Lehendakariak Nafarroako herritarrei esan die ‘normaltasun berria’ “beldurrik gabe bizitzeko, baina birusarekiko errespetua izanda”
Norbanakoaren erantzukizuna eskatu du Foru Exekutiboak ‘Metro eta erdi, zure konpromisoaren neurriak aldatu gabe jarraitzen du’ kanpainan
Covid 19az kutsatutakoen gorakada izan da Nafarroan eta 21 positibo izan dira egun bakarrean, gehienak eremu sozialean eta familiarrean
Detekzio goiztiarra egiteko eta harremanak jarraitzeko sistemari esker elkarrekin lotura duten bi kasu-multzo atzeman dira, bata Iruñean eta Iruñerrian eta bestea “Nafarroa iparraldea” osasun-eremuan