Descárgate la app
Berrikuntza Digitalaren Poloak eginiko plataforma birtual pilotu bat aurkeztu du Nafarroako Gobernuak
2020ko ekainaren 22a
Berrikuntza Digitalaren Poloak eginiko plataforma birtual pilotu bat aurkeztu du Nafarroako Gobernuak
Los consejeros de Desarrollo Económico y Empresarial, Manu Ayerdi, y de Universidad, Innovación y Transformación Digital, Juan Cruz Cigudosa, han presentado esta mañana en rueda de prensa la plataforma virtual del Polo de Innovación Digital. La Plataforma IRIS recoge las actividades y tecnologías que, tanto los agentes del sistema Navarro de I+D+i (SINAI), como otras entidades que están promoviendo la Transformación Digital de Navarra, ofrecen a empresas y administraciones.
Manu Ayerdi Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariak, eta Juan Cruz Cigudosa Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalekoak, Berrikuntza Digitalaren Poloaren plataforma birtuala aurkeztu dute gaur goizean eginiko prentsaurrekoan. IRIS plataformak bildu egiten ditu bai Nafarroako I+G+b sistemako (SINAI) eragileek bai Nafarroaren Eraldatze Digitala sustatzen ari diren beste entitate batzuek enpresei eta administrazioei eskaintzen dizkieten jarduerak eta teknologiak.
Aurkezpenean, kontseilariekin batera izan da Paula Noya, fase pilotuko erakunde koordinatzaileko (ADItech) Lankidetza Teknologikoaren eta Bikaintasunaren zuzendaria.
IRISen nahia da erreferentzia izatea Nafarroako edozein erakundek bertara jotzeko eraldaketa digitalaren bideari heltzean eta eraldaketa horretan inplikatuagoak sentitzen diren eragileen artean lankidetza-espazioa jorratzean.
Plataforma Departamentu arteko Batzordearen esparruan Berrikuntza Digitalaren Poloa garatzeko ezarritako ibilbide-orrian sartzen da. Batzorde horren burua Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilaria da, eta Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko, Lurraldearen Antolaketako, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako eta Herritarrekiko Harremanetako eta Kanpo Ekintzako kontseilariek osatzen dute.
Berrikuntza Digitaleko Poloan, gaur fase pilotuan aurkeztutako IRIS plataforma birtualaz gain, espazio fisiko bat garatzen da, eta, bertan, lehengo azpiegiturak eta azpiegitura estrategiko berriak egongo dira. Berrikuntza Digitaleko Poloak Nafarroako indarguneak eta talentu bereizgarria, nazioartean ezagutzen dena, bultzatuko ditu alde batetik; bestetik, berriz, eraldaketa digitalean funtsezkoak diren teknologiak garatuko ditu. Ildo horretan, honako hauen aldeko apustua egiten du: Adimen Artifiziala, superkonputazioa eta Zibersegurtasuna edota Automatizazioaren eta Errobotikaren arloko teknologiak.
Plataformaren ezaugarriak
Ikuspegi berritzaile batetik begiratuta, IRISek Eraldaketa Digitala oso-osorik bultzatzen duten zenbait ezaugarri ditu. Alde batetik, ikuspuntu guztietatik Industriaren Eraldaketa Digitalarekin konprometitutako erakundeen inplikazioa du: NASERTIC, UPNA, Naitec, AIN, SODENA, CEIN, Tracasa eta Tracasa Instrumental, Industria Ingeniarien Elkargoa, Industria Ingeniari Teknikoen Elkargoa, ANAIT, klusterrak, Merkataritza Ganbera, Dinabide, e.a.
Bestetik, plataforman sartu nahi duen edozein enpresaren parte-hartzea onartzen du, ekipamendua edo zerbitzuak emateko edota horiek eskatzeko eta eskuratzeko. Halaber, eraldaketa digitalean egon daitezkeen alderdi guztiak hartzen ditu: prestakuntza, aholkularitza, I+G+b transferentzia, teknologia berrien baliozkotze esperimentala, Networking, ekintzailetzaren babesa eta bultzatzea.
Horrez gain, lehendik jada garatutako jarduerak sartzen dira; esate baterako, IN4.0 behatokia, eta Europako beste ekimen batzuekin harremanetan egongo da IRISen dagoen lankidetza-eskaintza osatzeko eta indartzeko.
Agente parte-hartzaileak
NASERTIC-ek, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren Departamentura atxikitako enpresa publikoak, ekosistema berritzaile horri laguntzen dio azpiegitura lehiakorrak ematen industria-ekimenak eta ezagutza espezializatuan eta digitalizazioan oinarritutako I+G+b proiektuak erakartzeko; hala nola, HPC Klusterra (duela gutxi Superkonputazioaren Espainiako Sarean integratua) edo sekuentziazio masibo genetikoaren zentroa. Azpiegitura horiei esker, jada lanean ari da ADITECH-en integratutako hainbat Zentro Teknologikorekin, NAGEN, Farmanagen edo Nagencol bezalako proiektu estrategikoetan.
Berrikuntza Poloaren barnean, NUP izango da berrikuntza-ibilbidearen hasierako puntuetako bat, oinarri teknologikoa duten enpresetan sortutako ezagutza berria biltzea ahalbidetu dezaketen beste agente batzuekiko harreman arinaren bitartez. Ikerketa eta prestakuntza arloko potentziala medio, talentua sortzen eta talentuari eusten lagun dezake, berrikuntzaren ekosistema ingurune erakargarria izan dadin garapen profesional eta pertsonalerako. Berrikuntza-iturri izan daiteke eta teknologikoki gara daitezkeen eta produktu edo zerbitzu berri bilaka daitezkeen emaitzak eskaini ditzake.
NAITEC-ek (Automozioaren eta Mekatronikaren Zentro Teknologikoa) IRIS Poloari industrian eraldaketa digitala bultzatzeko duen gaitasuna eskaintzen dio. Adimen artifizialeko eta zibersegurtasuneko ekarpena nabarmentzekoa da: analisi prediktiboak egitea, produktuei eta prozesuei adimena ematea eta ingurunearen segurtasuna bermatzea.
Bestalde, AIN irabazi asmorik gabeko elkarte pribatua da, Nafarroako industriaren lehiakortasun-kokapena hobetzeko eta lankidetza sustatzeko helburua duena, kudeaketa eta teknologian balio erantsi altuko zerbitzuak eskainiaz. Zentro Teknologiko eta Enpresa Berritzaileen Elkarte bezala duen errekonozimenduak agente garrantzitsua izatera eraman du Nafarroako industria-enpresen garapen eta eraldaketa teknologikoaren laguntzan.
ADItech I+G+b Nafarroako Sistemaren (SINAI) Agente koordinatzailea da, Nafarroako Foru Komunitatean zientziak, teknologiak eta enpresak osatutako hirukia antolatzeko funtzio nagusia duena, gizarteari balioa emateko helburuarekin; horretarako, lankidetza sustatzen du Berrikuntzaren Nafarroako Sistema (SINAI) osatzen duten agenteen artean, ezagutzaren transferentzia sustatzen du Agente horien eta enpresen artean eta gizarteak Nafarroako Foru Komunitatean egiten diren I+G+b jarduerak gehiago ezagutzea ere sustatzen du. ADItech Fundazioaren jarduerak Zientziaren eta Teknologiaren inguruko Foru Legearen 12. artikuluak Nafarroako I+G+b Sistemako (SINAI) Egikaritze Agenteen Koordinatzaileari esleitzen dizkion hamalau eginkizunen arabera egituratzen dira.
Berrikuntza Digitaleko Poloa
Nafarroak Europa mailan lehiatu nahi du Berrikuntza Digitaleko Poloen Europako Sarean sartzeko hautagai gisa. Horretarako Europako deialdia egiteko zain, foru administrazioak, Poloan parte hartzen duten gainerako erakundeekin batera, proiektuan aurrera egiten du esperientzia pilotu honekin; hau da, balio erantsiko teknologia eta zerbitzu batzuetara sartzeko espazio birtual bat sortzea lankidetza-ingurune batean, aipatutako teknologiei lotuta, kultura-aldaketa, ezagutzaren transferentzia, sinergiak eta erakundeen arteko lankidetza bultzatuaz.