2019ko urriaren 2a

Nafarroako Gobernuak zaintzaile izateko 14 plazetako oposizioa deitu du

Izena emateko epea urriaren 30ean amaituko da eta probak 2020ko urtarriletik aurrera hasiko dira

Nafarroako Gobernuak Iruñeko San José Zentroan funtzionario-erregimenean zaintzaile izateko 14 plaza deitu ditu. Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da eta probak urtarriletik aurrera hastea aurreikusi da.

Oposizioan parte hartzeko eskariak era telematikoan azalduko dira Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko Tramiteen Katalogoko hurrengo fitxaren bitartez, bertan ordainketa segurua den sistema bat dago ere azterketa tasak ordaintzeko. Aipaturiko estekan argitaratuko da, prozedura arautzen duen araudiaz gain, Auzitegiak duen edozein komunikazioa opozizioa egiten duten pertsonekin, onartutako eta kanpo utzitako pertsonen zerrenda edo azterketa datak.

Jada Nafarroako Aldizkari Ofizialak deialdiaren oinarriak argitaratu ditu. Oposizioa bi probaz osatuta egongo da. Lehenbizikoa teorikoa izanen da, eta legeria-gaien eta deiladi oinarrietan erlazionatuta agertzen diren foru-erakundeak gaineko test motako 80 galdera erantzun beharko dira idatziz.

Bigarren proba teoriko-praktikoa izanen da. Test motako 40 galdera teoriko-praktiko erantzun beharko dira idatziz, dauden edukiei eta zaintzaile lanpostuan gertatu ohi diren egoera praktikoei buruz.

Deitutako hamalau plazak D mailakoak dira eta Iruñeko San José Zentrokoak, Eskubide Sozialeko Departamentuaren mendekoak.