Descárgate la app
Agurtzane Martínez Ortigosa, Berrikuntzako zuzendari nagusi berria
2019ko irailaren 18a
Agurtzane Martínez Ortigosa, Berrikuntzako zuzendari nagusi berria
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, foru dekretu bidez onartu du Agurtzane Martínez Ortigosa Berrikuntzako zuzendari nagusi izendatzea. Modu horretara, pasa den abuztuaren 14ko bilkuran Exekutiboak onartutako zuzendaritza nagusien estruktura osatu da.
Gainera, Gobernuak hiru pertsona izendatu ditu hurrengo zerbitzu zuzendaritzak betetzeko:
-ESKUBIDE SOZIALETAKO DEPARTAMENTUA:
Nafar Lansareko Arreta eta Kudeaketa Administratiboko Zerbitzua: Ana Arteaga Martínez.
-UNIBERTSITATE, BERRIKUNTZA ETA ERALDAKETA DIGITALEKO DEPARTAMENTUA:
Unibertsitate Zerbitzua: Lourdes García Roncal
-KULTURA ETA KIROL DEPARTAMENTUA:
Kultur Ekintza Zerbitzua: Lorenzo García Echegoyen
Beste izendapen batzuk
Halaber, Gobernuak Nafarroa-Estatua Kooperazio Batzordeko ordezkariak eta NUPeko Gizarte Kontseiluko bi ordezkari izendatu ditu:
-Estatuko eta Nafarroako Administrazioaren Kooperazio Batzordea: Javier Remírez, lehen lehendakariordea eta Lehendakaritza, Berdintasuna, Funtzio Publikoa eta Barne kontseilaria; José María Aierdi, bigarren lehendakariordea eta Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilaria; eta Joseba Asiain, Lehendakaritza eta Gobernu Irekiko zuzendari nagusia.
-NUPeko Gizarte Kontseiluko ordezkariak: Roldan Jimeno, idazkari orokora; eta Joaquín Romero, kudeatzailea.