Berrikuntzako zuzendari nagusia

Agurtzane Martínez Ortigosa
Berrikuntzako zuzendari nagusia, Agurtzane Martínez Ortigosa.

Iruñean jaio zen 1976. urtean. Ezkonduta dago, eta bi alaba ditu.

Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen Zaragozako Unibertsitatean (1999), eta Materialen Ingeniaritzako doktore egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2010), estaldura nanoegituratuen garapenari eta horren karakterizaziorako teknikei buruzko tesiarekin.

2000. urtean, Nafarroako Industria Elkarteko (NIE) Ingeniaritza Aurreratuko Zentroan teknologoak trebatzeko beka eman zioten. Handik bi urtera, NIE bertan hasi zen lanean, eta analisi eta karakterizazio superfizialeko laborategiaren arduraduna izan zen. Halaber, baliabideak planifikatzeko eta kudeatzeko lanak egin zituen, eta estatuko nahiz Europako ikerketa-proiektuetan hartu zuen parte. Azaleren ingeniaritzako ikerketaren ildo berean, hainbat artikulu argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan, eta ekarpenak egin ditu estatuko eta nazioarteko biltzarretan.

Ibilbide profesionaleko etapa horretan zehar, esku hartu zuen Nafarroako eta Espainiako beste eskualde batzuetako enpresekin, berrikuntza-sektorearen barnean, I+G+b proiektuak kudeatzen eta garatzen laguntzen eta administrazio ezberdinetan laguntza-bide ezberdinak aztertzen.

2011tik gaur arte energia eolikoaren sektorean lan egin du Gamesako materialen laborategiko arduradun bezala, zehazki taldeen eta baliabideen kudeaketan eta I+G proiektuak garatzen.

2019ko irailean, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Berrikuntzako zuzendari nagusi izendatu dute.