Foru Gobernuak bere egitura berria zehaztu du "XXI. mendeko gizarte nafarraren erronkei egokitzeko"

Foru Gobernuak bere egitura berria zehaztu du "XXI. mendeko gizarte nafarraren erronkei egokitzeko"

Foru Gobernuak departamentuen oinarrizko konfigurazioa onartu du gaurko bilkuran, 32 zuzendaritza nagusitan eta 8 erakunde autonomotan egituratuta

2019/08/14
Foru Gobernuak bere egitura berria zehaztu du 

Nafarroako Gobernuak 32 zuzendaritza nagusi eta 8 erakunde autonomo izanen ditu, Foru Exekutiboak gaurko bilkuran onetsitako departamentuen egitura ezberdinak zehazten dituzten foru dekretuen arabera. 

Nafarroako Gobernuak 32 zuzendaritza nagusi eta 8 erakunde autonomo izanen ditu, Foru Gobernuak gaurko saioan onetsi dituen eta departamentuetako estrukturak jasotzen dituzten foru dekretuetan ezartzen denez.

Horrez gain, estruktura horretan, zerbitzu maila duten beste bost organo sartzen dira (bi zerbitzu, bi epaitegi eta institutu bat) eta, zuzendaritza nagusiak bezala, kontseilariaren esku egonen dira zuzenean.

Egitura organikoa aurrerago osatuko da, zerbitzuak eta sekzioak barne. Bitartean, maila horiei egiturari buruzko aurreko foru dekretuak aplikatuko zaizkie.

Javier Remírez lehen Lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak azaldu duenez, “Nafarroako Gobernuak XXI. mendeko Nafarroako gizartearen beharrei hobeto erantzuteko egokitu du bere estruktura. Horien artean, berrikuntzaren aldeko apustu estrategikoa, etorkinen inklusioa migrazio politiken bidez, berdintasuna, klima aldaketaren aurkako borroka eta ingurumenaren babesa, ekonomia zirkularra edo lurralde kohesioa daude, aukera berdintasuna bermatzeko. Behar horiek guztiek ikuspegi espezifikoa eskatzen dute, Foru Erkidegoa gero eta berdintsuagoa izan dadin”. Horregatik, egitura berriak sortu ditugu, hala nola, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua; Lurralde Kohesiorako Departamentua, Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua edo Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua”. Hori guztia, esan du Remírezek amaitzeko, “gizarte osoari itzuliko zaio, garapen, aurrerapen eta gizarte kohesioari dagokienez, inbertsioaren eta baliabide publikoen kudeaketaren eraginkortasunaren bitartez".

Idazkaritza Nagusi Tekniko batez gain, Departamentu bakoitzak oinarrizko egitura hauek izanen ditu:

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentua

. Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia

. Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia

. Barne Zuzendaritza Nagusia

. Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusia

. Nafarroako Administrazio Epaitegia

. Nafarroako Berdintasunerako Institutua

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua

. Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia

. Etxebizitza Zuzendaritza Nagusia

. Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia

Lurralde Kohesiorako Departamentua

. Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusia

. Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia

. Garraio Zuzendaritza Nagusia

. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua

Ekonomia eta Ogasun Departamentua

. Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusia

. Kontu-hartze eta Kontabilitate Zuzendaritza Nagusia

. Nafarroako Zerga Ogasuna

. Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa

. Nafarroako Estatistika Institutua (NEI-NASTAT)

Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentua

. Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

. Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia

. Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Zuzendaritza Nagusia

. Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua

Migrazio Politiketako eta Justiziako Departamentua

. Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusia

. Justizia Zuzendaritza Nagusia

Hezkuntza Departamentua

. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusia

. Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia

. Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia

Eskubide Sozialetako Departamentua

. Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusia

. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia

. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua

. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia

Osasun Departamentua

. Osasun Zuzendaritza Nagusia

. Nafarroako Osasun Zerbitzua / Osasunbidea

. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

Herritarrekiko Harremanetako Departamentua

. Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

. Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusia

. Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutua

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentua

. Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusia

. Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusia

. Eraldaketa Digitaleko Zuzendaritza Nagusia

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua

. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia

. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusia

. Ingurumen Zuzendaritza Nagusia

Kultura eta Kirol Departamentua

. Vianako Printzea Erakundea – Kultura Zuzendaritza Nagusia

. Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua

Zerbitzu maila duten bertze bost organo

Aurretik adierazi den bezala, estruktura horretan, zerbitzu maila duten bertze bost organo sartzen dira eta kontseilariaren mende egonen dira zuzenean.

Zehatzago esanez, hauek izanen dira: bi zerbitzu, bat Lurralde Kohesiorako Departamentuan (Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako eta Gastuaren Kontrolerako Zerbitzua) eta bertzea Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuan (Ekonomia eta Aurrekontu Kudeaketarako Zerbitzua). Gauza bera gertatzen da epaitegiekin, bat Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuan (Nafarroako Administrazio Epaitegia) eta bertzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuan (Nafarroako Foru Auzitegi Ekonomiko-Administratiboa). Amaitzeko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren barruan dagoen Nafarroako Estatistika Institutua (NEI-NASTAT) kontseilariaren mende egonen da zuzenean.