2025ko urriaren 31a

Nafarroako Gobernuak adinekoentzako eta mendekotasuna dutenentzako egoitza eta laguntza baliabideen mapaketa egin du, eta 53 milioi euro inbertitu ditu 2019tik

Etorkizunerako plangintza erraztu nahi da, lurralde osoan arreta integral ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzeko
Irudi galeria

La consejera Maeztu presenta el estudio de mapeo de recursos para personas mayores

Eskubide Sozialetako, Gizarte Ekonomiako eta Enpleguko Departamentuak, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren bidez (ANADAP), txosten bat egin du, Nafarroako Foru Komunitateko adinekoentzako eta/edo mendekoentzako egoitza, laguntza eta zahartze aktiboko zerbitzuen mapaketa zehatza aurkezten duena. Hain zuzen ere, Nafarroa da adinekoentzako zerbitzuen eta programen mapa integrala duen lehendabiziko erkidegoa. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).