2023ko abenduaren 7a

Nafarroako Gobernuak 2024ko Berdinna Sarirako hautagaiak aurkezteko deia egin die elkarte eta norbanakoei

Sari hau jasotzeko proposamenak ostiral honetatik abenduaren 23ra bitartean aurkeztu ahal izango dira
videocam Taberna lehendakariordeak Berdinna Sarira hautagaitzak aurkeztera animatu du collections Irudi galeria

Nafarroako Gobernuak ostiral honetan irekiko du 2024 Berdinna Sarirako hautagaiak aurkezteko epea. Sari horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde pertsona eta entitateek egiten duten lana aitortzen du. Sari honen seigarren ediziorako proposamenak abenduaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu den deialdiaren arabera. 

Nafarroako Gobernuak ostiral honetan irekiko du 2024 Berdinna Sarirako hautagaiak aurkezteko epea. Sari horrek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde pertsona eta entitateek egiten duten lana aitortzen du. Sari honen seigarren ediziorako proposamenak abenduaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dira, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) argitaratu den deialdiaren arabera. 

Lehen lehendakariorde eta Lehendakaritza eta Berdintasuneko kontseilari Felix Tabernak entitateak hala nola norbanakoak animatu egin ditu aitortza honetara euren hautagaitzak aurkeztera “xedea izanik erdietsitako lorpenak finkatzea eta honaino ekarri gaituztenen eta emakume-gizonen arteko benetako berdintasun batean aurrera egiten jarraitzea erraztu digutenen lana jendaurrean aitortzea”. 

“Erakundeak konprometituta gaude oraindik ere benetako berdintasun egoera eraginkor baterantz aurrera egitekotan premiazkoak izaten dirauten aldaketak gauzatzera heltzeko. Baina ez gaude bakarrik. Guztion zeregin bat da. Beraz, Nafarroako Gobernutik eta Nafarroako Berdintasunerako Institututik premiazko zeregina deritzogu gizarte inklusibo eta berdinzale baterantz aurrera egitekotan zeregin garrantzitsu bat betetzen ari diren pertsonen edota erakundeen aitortza egitea” erantsi du Tabernak. 

3.000 euroko zuzkidura ekonomiko bat lagun, Berdinna Saria emateko ekitaldia datorren martxoaren 8an ospatzekoa da, Emakumearen Nazioarteko Egunaren oroimenaren esparruan.

Proposamenak Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez edota bestela aurrez aurre, Iruñako Alhondiga kalea, 1.eko Nafarroako Berdintasunerako Institutuan (NABI) egin daitezke. Informazio osoa eta eskari ereduak interneten Nafarroako Gobernuaren izapide-atalean gaitutako esteka batean kontsulta daitezke.

Proposamenak egiten dituzten entitate edo pertsonek formulario bat eta 1.000 hitz arteko azalpen memoria bat, aurkezpena ziurtatzen duten meritu aipagarri haiek dakartzana, aurkeztu beharko dituzte. Hautagaitzak lan edo proiektu bat aurkezten duen kasuetan, hura azken bi urteetan egindakoa izan beharko da.

Epaimahaiak, ordezkari izanik NABI, Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua, Nafarroako Udalen eta Kontzejuen Federazioa nahiz 2023 Berdinna Saria jaso zuen Berdintasunaren Aldeko Emakumeen eta/edo Feministen  Erakundeen Koordinakundea, buru izango ditu lehen lehendakariorde Felix Taberna hala nola NABIko zuzendari kudeatzaile Patricia Abad, lehendakariorde bezala.

Epaimahaiak baloratuko duena, hautagaiek berdintasunaren esparruan eginiko ibilbidea eta bere jarduketaren garrantzia, emakumeen lana, bere eskubide eta aukeren berdintasuna aitortzen duten edota haien ahalduntzea babesten duten ekintzak, lanak edo proiektuak izango dira. Horrez gainera, aintzat hartuko dira proposatutako proiektuak, elkarteak edota pertsonak gizartean duen oihartzuna eta eragina hala nola Foru Komunitatearekiko hark duen lotura. 

Aurreko sariak

Edizio honetara arte, Berdinna sariaren eskutik aitortu dira Blanca Fernández Viguera (2018) gizarte ikertzailea, ikerketa eta irakaskuntza bitarteko izanik eta aktibismo feminista lagun, generoa aztergai duen bere ezagutza sustatzeagatik; Alaiz elkartea (2019), etxe-esparru mugatzailea gainditzeari esker emakumeen ahalduntze sozialari eman izan dion bultzadagatik; Astelehen Lilak Nafarroa Elkartea (2020), hilean behin eraildako emakumeak oroitzeko sortu zen eta ahalduntzea hala nola gizon-emakumeen arteko eskubideen nahiz aukeren lorpenerantz eboluzionatu duen erakundea. 

2021eko Berdinna Sariaren irabazlea Nafarroako Landa Inguruneko Familien eta Emakumeen Elkartea (Afammer Navarra) izan zen, “landa-inguruneko emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde eginiko lanagatik eta horrez gain, despopulazioaren aurkako estrategian zeregin klabe bat betetzeagatik”; 2022an, COCEMFE Nafarroak jaso zuen aitortza, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako eta desgaitasunaren esparruan emakumeen jasan lezaketen indarkeriaren aurkako borrokan betetako zereginagatik; eta 2023an, aitortza hau COMFIN-ek jaso zuen, emakumeen elkarteen arteko lankidetzari jarraiki berdintasuna sustatzeko eginiko bere ekarpenagatik eta berdintasun politikak bultzatu eta hobetzeko orduan erakutsitako eragin politikoagatik.