2021ko otsailaren 3a

Gobernuak 2021eko Berdinna Saria eman dio Nafarroako Landa Inguruneko Familien eta Emakumeen Elkarteari

Sari honen bitartez, “landa-eremuan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egiten duen lana eta despopulazioaren aurka borrokatzeko estrategian duen funtsezko eginkizuna” saritu ditu Exekutiboak
collections Irudi galeria

 

El Gobierno de Navarra ha aprobado, en su sesión de hoy, un decreto foral por el que concede el Premio Berdinna 2021 a la Asociación de Familias y Mujeres del Medio Rural de Navarra, Afammer Navarra, por “su trabajo en favor de la igualdad entre mujeres y hombres en el medio rural de la Comunidad Foral, aunando la defensa de la igualdad real con la cohesión territorial y la puesta en valor del ámbito rural”.

Nafarroako Gobernuak foru-dekretu bat onartu du gaurko bilkuran, 2021eko Berdinna Saria Nafarroako Landa Inguruneko Familien eta Emakumeen Elkarteari, Afammer Navarrari, emateko, “Foru Komunitateko landa-ingurunean emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde egindako lanarengatik, benetako berdintasunaren defentsa lurraldearen kohesioarekin eta landa-eremuaren balioarekin elkartuaz”.

Saria Foru Exekutiboak sortu zuen 2018an, eta horren helburua da Nafarroan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean egindako lanarengatik bereizi direnen jarduera publikoki nabarmentzea eta saritzea.

Saria 3.000 eurokoa da, eta Lehendakariak emango du martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Gobernuak nabarmendutako Merituen artean, Afammer Navarrak egindako lana aurkitzen da, emakumeak "funtsezko piezak izateagatik herrien despopulazioa saihesteko eta landa-inguruneak hiri inguruneak dituen zerbitzu eta azpiegitura berak izateko borrokatzeagatik”. Halaber, elkartearen lana azpimarratzen du Exekutiboak honako arrazoi hauengatik: “emakumeek tokiko ekonomiara egiten dituzten ekarpenak erakustea, genero-ikuspegia eta ikuspegi feminista sartzea elkarteak abian jartzen dituen proiektu guztietan eta landa-ingurunean emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko lan egitea, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren Foru Legearekin bat etorriz”.

Hautagaitzarako babes-gutunak egin dituzte Nafarroako emakumeen elkarte ezberdinek. Horrela, proposamenetan Afammer Navarrak egindako lana nabarmentzen dute “Nafarroako emakumeen landako tokiko elkarte ezberdinen arteko sororitate, itun sozial, etiko eta emozionalarengatik”, hala nola hainbat udalen zein Nafarroako Emakume Feministen Erakundeen Koordinaziorako elkartearen babesa. 

Berdinna Saria nori eman proposatzen duen epaimahaiaren buru Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barneko kontseilari Javier Remirez Apesteguia da, eta lehendakariordea NBI/INAIko zuzendari kudeatzailea den Eva Isturiz. Halaber, beste bost kide daude: NBI/INAIko Emakumeen Herritartasun, Ahalduntze eta Parte-hartzeko zuzendariordea, Mª Ángeles García; Nafarroako Berdintasunaren Kontseiluko bi ordezkari, María Asun Apesteguía eta Clotilde García; Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioko (NUKF) kidea, Juan Jesús Echaide; eta Lunes Lilas Elkartearen izenean (2020an Berdinna Saria jaso zuen erakundea), Teresa Saéz.

Ibilbide zabala

1998an sortu zenetik, Afammer Navarra landa-ingurunean bizi eta lan egiten duten emakumeen eta familien bizibide ekonomikoa, soziala eta kulturala sustatzen, hobetzen eta defendatzen aritzen da. Emakumeen protagonismoa aldarrikatzen du, haien prestakuntza bultzatzen du eta lan-merkatuan sartzea errazten ahalegintzen da. Urte hauetan zehar, landa-eremuko emakumeen eskubideen alde borrokatu du, haien ahalduntzea bultzatzearekin batera ikuspegi feminista kontuan hartuta, benetako berdintasunean aurrera egiteko bide gisa.

Era berean, pertsonen, familien eta komunitateen ongizatea bilatzen du, esku hartzen duen lurraldeen garapen soziala eta ekonomikoa lortzen laguntzeaz gain.

Elkarteak garatutako ekintzen artean, aipatzekoa da urtero egiten duen ondorengo topaketa: ‘Berdintasunaren eta Kontziliazioaren aldeko landa-topaketa’; bertan, Lizarraldeko eta Erdialdeko Zonako 300 emakume baino  gehiagok hartzen dute parte, eta horren helburua da asoziazionismoa eta emakumeen parte-hartze soziala bultzatzea eta landa-eremuko emakumeak ezagutzera ematea. Horrez gain, IKT arloko prestakuntza sustatu du herri ezberdinetan, generoaren eten digitala murrizte aldera.

Halaber, herritarren sentsibilizazioan, hitzaldiak eta ekitaldi publikoak antolatu eta sustatu ditu data jakinetan; esate baterako, martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean; urriaren 15ean, Landa-eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunean; eta azaroaren 25ean, emakumeenganako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Egunean.

Era berean, Afammer Navarrak herritarren artean duen eragina nabarmendu du Exekutiboak, elkarteko kide asko dituelako (Nafarroako herri ezberdinetako 2.150 emakume) eta haren lan deszentralizatua ere bai.

Berdinna Sariak

Aurreko hiru edizioetan, Berdinna sariak honako hauek jaso zituzten: Blanca Fernández Viguera ikertzaile sozialak (2018), Alaiz Kolektiboaren Elkarteak (2018) eta Lunes Lilas/Astelehen Nafarroa Elkarteak (2019).