2025ko urriaren 8a

Gaurko gobernu-bileran onartutako beste gai batzuk

Sala del Palacio de Navarra en la que se celebran las sesiones de gobierno.
Sala del Palacio de Navarra en la que se celebran las sesiones de gobierno.   Deskargatu irudia Irudi galeria

Gaurko gobernu-bileran onartutako beste gai batzuk Erriberan Informazioaren Gizartea bultzatzen aritzen den Dédalo Fundazioan Nafarroako Gobernuak izango dituen bi ordezkari izendatu dira 

Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Informazioaren Gizarterako Dédalo Fundazioan izango dituen bi ordezkari izendatzea erabaki du. Hain zuzen ere, Enpresen Plangintza, Digitalizazio eta I+G+b Zerbitzuko zuzendaria, Laura Alonso, eta Digitalizazio eta Ekintzailetza Ataleko burua, Jose Antonio Cuesta, izango dira; biak Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuaren barruan kokatzen dira. Informazioaren Gizarterako Dédalo Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta horren helburu nagusia da Nafarroako hegoaldeko eremu geografikoan Informazioaren Gizartea sustatzea, bultzatzea eta garatzea; horretarako, jarduerak burutuko ditu herritarren, enpresen, ekintzaileen eta erakundeen arloan. 
 

Gobernuak Alejandro Gastaminza izendatu du NUPeko Gizarte Kontseiluko bazkide berri, UGT sindikatuaren ordezkari gisa 
Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuran, Alejandro Gastaminza izendatzea erabaki du Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Gizarte Kontseiluko kide, Langileen Batasun Orokorra (UGT) sindikatuaren ordezkari gisa. Beatriz Martinez Abadia ordezkatuko du. Gizarte Kontseilua gizarteak unibertsitatearen gobernuan eta administrazioan hainbat sektoreren bidez parte hartzeko kide anitzeko organoa da.