Nafarroako 36 ikastetxetako Lehen Hezkuntzako 1.170 ikaslek parte hartuko dute "Ipuina Eskuz Esku Giza Eskubideak" proiektuan
Katrin Pereda idazleak eta Angel Erro filologo eta idazleak bi narrazio hasiko dituzte, gaztelaniaz eta euskaraz hurrenez hurren, eta ikastetxeetan idazten joango dira giza eskubideei buruzko gogoeta bultzatzeko, Nazioarteko Eguna dela eta abenduaren 10ean