2025ko urtarrilaren 28a

Ingurumenak Nafarroako 2025eko lehen ehiza-lizentzia administratiboa lortzeko probak deitu ditu

Izena emateko epea otsailaren 17an amaituko da
Deskargatu irudia Irudi galeria

Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak, Baso eta Ehiza Kudeaketa Zerbitzuaren bitartez, gaitasun-agiria lortzeko prestakuntza-ikastaroa eta probak deitu ditu, Nafarroan ehizarako lizentzia administratiboa lortu ahal izateko.

Izena emateko epea otsailaren 17ra arte egongo da zabalik. Eskabidearekin batera, hiru dokumentu aurkeztu behar dira: izena emateko inprimakia, NANaren fotokopia eta dagokion tasaren ordainketa-gutuna. Beharrezko argibide eta dokumentu guztiak Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoko fitxa honetan aurki daitezke, Interneten.