2025ko urriaren 8a

Chivite Lehendakariak Nafarroako enpleguaren zifra historikoak eta NUPeko tituludun berrien enplegagarritasuna aldarrikatu ditu

Unibertsitateak Enpleguaren eta Ekintzailetzaren arloan antolatutako XVIII. Topaketan, Foru Exekutiboak 2025ean 5 milioi inbertitu dituela esan du, gazteen kontratazioa sustatzeko
Lehendakariaren adierazpenak topaketan Irudi galeria

Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariak Komunitateak enpleguan egun dituen zifrak aldarrikatu ditu “errekor historiko” gisa, batez beste 315.000 pertsona inguru lanean ari baitira, eta, beraz, “herrialdeko langabezia-tasa txikienetakoa” da. Horrela berretsi du NUPek Enpleguaren eta Ekintzailetzaren arloan antolatutako Topaketaren hemezortzigarren edizioaren irekieran. Halaber, positiboki baloratu du erakundeko ikasle tituludun berrien enplegagarritasuna, eta “Espainia osoan gizarteratze handiena duen unibertsitatea” dela adierazi du, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren datuen arabera. 

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).