2025ko azaroaren 24a

‘Duela 100 urteko NAO', Nafarroako historiaren mugarri txiki eta handiak ospatzen dituen erakusketa

Taberna lehendakariordeak Nafarroako Aldizkari Ofiziala (NAO) Nafarroako arkitektura instituzionalaren egiturazko pieza gisa aldarrikatzen duen erakusketa bat inauguratu du, gaurtik aurrera Nafarroako Liburutegian ikusgai dagoena
Inauguración de la exposición 'El BON de hace 100 años' Irudi galeria

Inauguración de la exposición 'El BON de hace 100 años'

“Ezinbestekoa da NAOk gure arkitektura instituzionalaren egiturazko pieza gisa duen garrantzia aitortzea. Zaindu eta hobetu dezagun gure aurrekoengandik jaso dugun ondare hau. NAOk Nafarroaren ahotsa izaten jarraitzea: herritarrek beren izenean hartzen diren erabakiak ulertuko dituzten kanal bat, non gardentasuna, informazio eskuragarria eta kontrol demokratikoa eskubide ukaezin gisa mantenduko diren”.

Félix Taberna lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako kontseilariak hitz horiekin aldarrikatu du Nafarroako Aldizkari Ofizialaren (NAO) garrantzia, eta balio hori indartu nahi du Foru Gobernuak gaur Nafarroako Liburutegian aurkeztutako erakusketarekin, non ikus daitekeen nolakoa zen argitalpen hori duela ehun urte.

(Albiste honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, mesedez kontsulta ezazu gaztelaniazko bertsioa. Goiko nabigazio barra gorrian alda dezakezu hizkuntza).