Osasun Departamentuak gripearen aurkako txertoa jartzeko guneak ireki ditu Lizarran eta Iruñean, hitzordurik gabe
Xede-herritar guztiak Lizarrako osasun-zentrora joaten ahalko dira txertoa hartzera azaroaren 25ean eta 26an, 16:00etatik 20:00etara, eta Buztintxuriko osasun-zentrora, Iruñean, hilaren 26an, 27an eta 28an, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean, 29an, 10:00etatik 14:00etara.