Laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzak (REACT)

Proiektu hau % 100eko tasarekin finantzatu da, Nafarroako 2014-2020 EGIF Programa Eragileko REACT EB baliabideak erabiliz, Batasunak COVID-19aren pandemiari emandako erantzunaren zati gisa

Oinarrizko informazioa

  • Enpresak
  • Langile autonomoak
  • Irabazi asmorik gabeko erakundeak

Dirulaguntzak eskuratzeko baldintzak
Enpresak:

  • Lantoki bat Nafarroan izatea.
  • Legez eratuak izatea, bakoitzaren araudiaren arabera, eta, hortaz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea; eta dagokion erregistro publikoan inskribaturik egotea.
  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzea.

Kontratatutako langileak:

  • Langabezian egotea eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa agertzea, aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratu bat mugagabe bihurtzen denean izan ezik.
  • Kontratu mugagabearekin kontratatuek eta aldi baterako edo iraupen mugatuko kontratu bat izatetik mugagabe bat izatera pasatu direnek kolektibo hauetako batekoak izan behar dute:
    • 45 urtetik gorakoak
    • Gazteen Bermearen Erregistroan izena emanda dauden 30 urtetik beherakoak
    • Luzaroko langabeak
      Deialdi honen ondorioetarako, luzaroko langabeak izanen dira kontratatu aurreko 540 egunetatik gutxienez 360 egunetan lanik gabe eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa inskribaturik egon direnak.
    • Errenta bermatuaren hartzaileak

Kontratuak gutxienez lanaldiaren % 50ekoak izanen dira.

 

Diruz lagunduko diren zenbatekoak

Diruz lagunduko diren zenbatekoak hauek dira:

A) Kontratu mugagabeak edo mugagabe bihurtutakoak:

  • 7.000 euro, 45 urtetik gorako pertsonekin edo Gazte Bermearen Erregistroan izena emanda dauden 30 urtetik beherako gazteekin sinatuak badira. 7.700 euro, sinatzailea, aurrekoaz gain, emakumea bada.
  • 9.000 euro, luzaroko langabeekin edo errenta bermatua jasotzen dutenekin sinatuak badira. 9.900 euro, sinatzailea, aurrekoaz gain, emakumea bada

Zenbateko horiek lanaldi osoko kontratu mugagabeetarako dira. Kontratuaren lanaldia laburragoa bada, zenbatekoa proportzionala izanen da.

B) Lanaldi osoko ikas-ekinezko prestakuntza kontratuak: 4.000 euro. Enpresan aplikatzekoa den hitzarmen kolektiboan ezarritako gehieneko lanaldiaren edo, halakorik izan ezean, legezko gehieneko lanaldiaren gutxienez % 30 izan beharko da kontratu horietan ezarritako benetako lan denbora.

Ez dira diruz lagunduko ikas-ekinezko prestakuntza kontratuak, baldin eta prestakuntza denboraren eta benetako lan denboraren batura lanaldi osoaren % 100 baino gutxiago bada.

Kasu honetan, finkatutako zenbatekoa gutxienez urtebeteko iraupena duten kontratuei dagokie. Kontratuaren iraupena laburragoa izanen balitz, hil osoei dagokien zenbateko proportzionala emanen da. Hil osoa izanen da hilabete baten egun batetik hurrengo hilabetearen egun berera doan tartea, aintzat hartu gabe hilek dauzkaten egun kopurua. Beraz, hil osoetatik soberan gelditzen diren egunak ez dira diruz lagunduko.

  • Dirulaguntza eskabidea, behar bezala beteta online, webgune honetako Tramitazioa atalean.
  • Entitate onuradunak eta langabeak izenpetutako lan kontratua.
  • Enpresaren erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
  • Helburu bererako lortu edo eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru sarrera edo baliabideen adierazpena edo, bestela, horrelakorik eskatu ez dela dioen adierazpen espresa. Halaber, enpresa eskatzaileak idatziz jakinarazi beharko du laguntzak, diru sarrerak edo baliabideak eman zaizkiola edo berriz eskatu dituela, edo horren gainean sortzen ahal diren egoera berriak jakinarazi beharko ditu. Orobat, "de minimis" araubidearen barnean dauden adieraziko da (II. eranskina).
  • Gardentasun betebeharrei buruzko adierazpena (III. eranskina).
  • Gardentasun betebeharra baduzu, bete eta igorri honako eranskin hauek: Organoen osaketari eta dedikazioari buruzko adierazpena eta Karguen ordainsariei buruzko adierazpena.
  • Europar Batasuneko betebeharrak ezagutzen dituela dioen aitorpena (V. eranskina).
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, ordainketa transferentzia bidez egiteko eskabidea.
  • NL-NEZek eskatzen ahal duen dokumentazio oro.

AIZa duten pertsonen kasuan, nahitaezkoa da euskarriaren zenbakia adieraztea (jarraibideak).

Kartelaren eredua (DIN A3 tamainakoa), laguntza hauen enpresa, pertsona eta erakunde onuradunek lokalean eta webgunean (egonez gero) ikusteko moduko tokian jarri beharko dutena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Laguntza, internet bidez tramitatzeko

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Atala
Tomás Caballero parkea 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina - 2. solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Helbide elektronikoa: fomentoempleo@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time