Euskararen ezagutza egiaztatzeko probak Nafarroako toki entitateen egonkortze prozeduretarako

Uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeak ezarritako deialdi bakarra eta berezia

Oinarrizko informazioa

Nafarroako toki entitateek deitutako egonkortze prozeduretara aurkezteko moduan dauden pertsonak, hauen baldintza orokorrak betetzen dituztenak, eta eskatutako mailaren edo goragokoen titulu edo ziurtagiri baliokiderik ez dutenak (egonkortze prozeduretarako baliozkoak badira).

Nafarroako Administrazio Publikoetan enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legetik eratorritako egonkortze-prozesuak egiteko neurriei buruzko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeak zazpigarren xedapen gehigarrian ezartzen duenez, toki entitateek deitutako egonkortzeko prozeduretan parte hartu nahi duten izangaiek euskararen ezagutza egiaztatze aldera, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskara proben deialdia antolatuko du.

Era berean, ezartzen du proba horien ondorioz Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuak euskararen jakite maila egiaztatzeko agiriak emango dituela, eta balio gehigarria izango dute, bai hizkuntza-eskakizun elebiduna duten lanpostuetarako, bai, hala badagokio, merezimendu gisa baloratzeko Nafarroako edozein toki entitateren egonkortze prozeduretan.

Testuinguru horretan, euskarako A1, A2, B1, B2 eta C1 mailako probetarako deia egiten da, maila bakoitzeko idatzizko eta ahozko proba bana egingo delarik.

Deialdiaren oinarri arautzaileen 1.5 puntua modu ezohikoan ezarri da, maila bat egiaztatzen ez duten izangaiek hurrengo beheragoko maila egiaztatzeko aukera dutela bermatzeko.

Prestatzeko materiala:

Inskripzio eskaera internet bidez tramitatuko da, Tramitazioa atalean eta erregistro elektroniko bidez. Eskabide elektroniko horri honako hauek erantsi behar zaizkio:

  • NANaren edo identifikazio agiri baliokidearen kopia.
  • Eskaera orria, behar bezala beteta eta sinatuta.
  • Desgaitasuna dela-eta probak egokitu behar izanez gero, desgaitasun ziurtagiria.

51E/2022 Ebazpena, urriaren 4koa, deialdia onartzen duena.

Emaitzak

40E/2023 Ebazpena, ekainaren 8koa, euskararen ezagutza maila egiaztatzeko proben deialdia gainditu duten pertsonen zerrenda onartzen duena.

I. eranskina, gainditu duten pertsonak.

  • Ahozko proben behin betiko emaitzak.
  • Ahozko proben behin-behineko emaitzak.
  • Proben datak eta orduak.
  • Deialdiaren oinarrietako jarraibideak:
    • 2.5. Izangaiek NANa edo identifikazio agiri baliokidea aurkeztu beharko dute eskabidean eta egiten dituzten proba guztietan.
    • 2.6. Izangaiek boligrafo urdina edo beltza erabili beharko dute idatzizko probak egiteko, eta probetan ezin izanen da bestelako materialik erabili. Halaber, sakelako telefonoak edo proben garapena oztopatzen duen beste edozein gailu elektroniko itzali edo isildu beharko dute.
    • 3.7. Antolamendu eta puntualtasun arrazoiak direla eta, izangaiek 10 minutu lehenago aurkeztu beharko dute deitutako probetara.
    • 3.9. Izangaiek probetara joan izanaren egiaztagiria eskatzen ahalko dute.
  • Idatzizko probak Euskarabidearen egoitzan egingo dira (Paulino Caballero kalea 13), maila handienetik txikienera, eta emaitzak hurrengo mailako probak egin aurretik argitaratuko dira. Horrela, bi maila aukeratu eta maila handieneko proba gainditzen duten izangaiek ez dute maila txikieneko proba egin beharko.
  • Proben datak eta orduak:
    • C1 maila: otsailaren 10ean - 09:30etik-11:00ak arte
    • B2 maila: martxoaren 3an - 09:30etik-11:00ak arte
    • B1 maila: martxoaren 24an - 09:30etik-10:45 arte
    • A2 eta A1 mailak: apirilaren 21ean - A2 09:30etik-10:45 arte eta A1 12:00etatik-13:15 arte
  • Deialdiaren oinarrietako jarraibideak:
    • 2.5. Izangaiek NANa edo identifikazio agiri baliokidea aurkeztu beharko dute eskabidean eta egiten dituzten proba guztietan.
    • 2.6. Izangaiek boligrafo urdina edo beltza erabili beharko dute idatzizko probak egiteko, eta probetan ezin izanen da bestelako materialik erabili. Halaber, sakelako telefonoak edo proben garapena oztopatzen duen beste edozein gailu elektroniko itzali edo isildu beharko dute.
    • 3.7. Antolamendu eta puntualtasun arrazoiak direla eta, izangaiek 10 minutu lehenago aurkeztu beharko dute deitutako probetara.
    • 3.9. Izangaiek probetara joan izanaren egiaztagiria eskatzen ahalko dute.
Harremanetan jartzeko

Euskararen Egiaztapenen eta Prestakuntzaren Atala
Telefonoak: 848 426 054 / 848 426 458 / 848 423 294
Helbide elektronikoa: euskarabidea@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time