Elkartasunaren Europako Kidegoa

Oinarrizko informazioa

  • Elkartasuneko proiektuak: 18-30 urteko gazteak
  • Boluntariotzako proiektuak: Hainbat erakunde eta/edo elkarte

Europako Elkartasun Kidegoa (EEK) Europar Batasunaren ekimen bat da, eta aukera ematen die 18 urtetik 30era bitarteko gazteei boluntariotza-zerbitzu bat egiteko edo elkartasunaren sektoreko proiektuetan parte hartzeko, beren herrialdean, Europar Batasuneko beste herrialde batean edo hortik kanpo.

2021-2027 aldian, EEK ekimenak EBren lehentasun orokorrak babesten ditu, eta arreta berezia ematen die inklusioa eta aniztasuna sustatzeari, jasangarritasuna eta ingurumena zaintzeari, trantsizio digitala bultzatzeari eta gazteek gizartean duten parte-hartzea hobetzeari.

Ekintza motak

EEKren esparruan garatzen diren proiektuak honela taldekatzen dira:

Informazioa:

888/2021 (EB) Erregelamendua, Elkartasunaren Europako Kidegoaren programa ezartzen duena

Tramitazioa

Jarraibideak:

Online inprimakia betetzea sarbide-plataformaren barruan.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Gazte Mugikortasunerako Bulegoa
Harremanetarako pertsona: Raquel
Telefonoa: 848 42 03 39
Posta elektronikoa: programaseuropeos@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.