Interes Kulturaleko Ondasunetan (IKO) eta Inbentariatutako Ondasunetan (IO) esku hartzeko edo horiek zaharberritzeko baimen eskaera

Helburua da kultur ondasunak kontserbatzeko eta zaharberritzeko lanen kalitatea bermatzea

Oinarrizko informazioa

Ondasun horien jabe edo titular diren partikularrak eta erakundeak.

  • Eskabide orokorra.
  • Proiektu teknikoa, ondasuna bera, haren egungo egoera eta egin nahi den esku-hartzearen proposamena jasoko dituena.
  • Esku-hartzea zuzendu eta gauzatuko duten pertsonen prestakuntza tekniko eta profesionala egiaztatzen duten agiriak.

14/2005 Foru Legea, Nafarroako kultur ondareari buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Kulturako Erregistroa
Nabarreria kalea 39
31001 Iruña
Jendearentzako ordutegia: 8:00-14:30, astelehenetik ostiralera

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ondare Historikoaren Zerbitzua
Telefonoa: 848 42 15 26
Posta elektronikoa: patrimoniocultural@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.