Museo edo bilduma museografiko iraunkor gisa aitortua izatea

Oinarrizko informazioa

  • Museoa, honako hauen titularrak (pertsona fisikoak zein juridikoak): jendearentzat zabalik dauden erakunde iraunkorrak, irabazi asmorik gabe eta gizartearen zerbitzuan eta haren garapenerako, arkeologia, historia, arte, etnologia, zientzia eta teknika edo kultur arloko balioa duten bildumak eskuratu, kontserbatu, ikertu, zabaldu eta erakusten dituztenak, ikerketa, interpretazio, hezkuntza eta gozamenerako.
  • Bilduma museografiko iraunkorra, honako hauen titularrak: pertsona fisiko edo juridiko batek irabazi asmorik gabe kontserbatzen dituen kultur ondasunen multzo egonkorrak, zeinetan ezin diren bete, funtsen kopuru txikia, baliabide eskasia edo teknikaririk eza dela-eta, museoei esleitutako eginkizun guztiak, betiere haien titularrek bermatzen badituzte, gutxienez, jendearen bisitak ordutegi egoki eta finkoan, funtsak kontserbatu, zaindu eta erakusteko oinarrizko baldintzak eta ikertzaileentzako erabilera.

Prozeduraren urratsak:

  • Aitorpena sei hilabeteko epean eman edo ukatuko da, Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko 10/2009 Foru Legean ezarritako betebehar guztiak betetzen ote diren egiaztatu eta Nafarroako Kulturaren Kontseiluaren txostena ikusi ondoren. Epe horretan berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, aitorpena eman dela ulertuko da.
  • Museo edo bilduma museografiko iraunkor bakoitza aitortzeko administrazio egintzan honako hauek adieraziko dira:
    • Izena
    • Egoitza
    • Helburuak eta museoa zedarritzen duten irizpideak
    • Titularra eta kudeaketa organoa
    • Zerbitzuak eta oinarrizko antolamendua
  • Aitorpena emateko administrazio egintza Nafarroako Museoen eta Bilduma Museografiko Iraunkorren Erregistroan inskribatuko da.
  • Eskabidea, beteta
  • Museoa edo bilduma museografiko iraunkorra sortu izanaren egiaztagiria.
  • Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzko 10/2009 Foru Legearen 14. artikuluan edo 15. artikuluan –kasuaren arabera– ezarritako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Bildumaren inbentarioa
  • Lanpostuen zerrenda
  • Jendaurreko orduak

10/2009 Foru Legea, Museoei eta Nafarroako Bilduma Museografiko Iraunkorrei buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Kulturako erregistroa (hitzorduarekin)
    Navarrería kalea, 39
    31001 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Museoen Zerbitzua
Susana Irigaray Soto
Telefonoa: 848 42 46 95
Helbide elektronikoa: sirigars@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Reconocimiento de museo o de colección museográfica permanente

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time