Zenbatekoak:
- Erlezain profesionalen kasuan (gutxienez 150 erlauntz), 18 euro produkzioan ari den erlauntz bakoitzeko.
- 11 eta 149 erlauntz bitarte dituzten erlezainen kasuan, 9 euro produkzioan ari den erlauntz bakoitzeko.
- Erlezaintza ekologikoa izanez gero, eta 2022ko urtarrilaren 1ean Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (NNPEK) ziurtagiria indarrean edukiz gero, erlauntz bakoitzeko laguntzari 3 euro gehituko zaizkio.
Onartzen diren eskaerek aurrekontuetan ezarritako diru-muga gainditzen badute, laguntzak eskatzaileen ezaugarrien arabera banatuko dira, lehentasun hurrenkera honi jarraikiz:
- Lehenik: gutxienez 150 erlauntz dituzten erlezain profesionalen eskaerak.
- Bigarrenik: ogibide nagusia nekazaritza duten erlezain ez-profesionalen eskaerak, titularra pertsona fisiko bat denean; eta lehentasunezko ustiategienak, titularra pertsona juridiko bat denean.
- Hirugarrenik: gainerako eskatzaileak.
Aurrekontua ez bada aski lehentasunezko talderen baten eskaera guztiak finantzatzeko, talde horren barrenean jaso beharreko zenbatekoak hainbanatuko dira.
Xedea:
Erlezaintza maila egokia mantentzea, biodibertsitatearen kontserbazioan eragin positiboak dituelako, batez ere erleek duten polinizazio-funtzioagatik; izan ere, erleen polinizazio-lana oso garrantzitsua da bertako flora-espezie asko ongi kontserbatzeko.
Hurrengo urratsak:
- Dokumentazioa berrikusi eta baldintzak betetzen direla egiaztatu.
- Laguntza eman edo ukatu.
- Laguntzaren zenbatekoa ordaindu.
- Interesdunari laguntza eman edo ukatu zaiola jakinarazi.