Ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzeko “de minimis” araubideko laguntzak

Oinarrizko informazioa

Ardi latxaren esnea ustiategian bertan eraldatzen duten ustiategiak.

Emanen den laguntzaren zenbatekoa zehazteko, kontuan hartuko dira Abeltzaintzako Ustiategien Erregistroaren (AUE) datu baseetan agertzen diren datuak, eta, zehazki, aintzat hartuko da zenbat eme ugaltzaile dauden 2023/01/01ean. Prima hauek emanen dira:

  • 4 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan.
  • 4,5 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan, titularretako bat emakumea bada.
  • 5 euro ardi latx bakoitzeko, ustiategiko esnea bertan eraldatzen duten ustiategietan, titular bakarra edo titular guztiak emakumezkoak badira.
  • Horrez gain, laguntzaren zenbatekoa gehienez 600 eurorekin osatuko da ustiategi bakoitzeko, baldin eta deialdiaren urtean ustiategiak ekoizpenaren kalitatea kudeatzeko eta hobetzeko kanpoko aholkularitzarako kontratu bat sinatua badu.
  • Ustiategiak ez badu bere ekoizpenaren %100 eraldatzen bere gaztandegian edo esne zentroan, koefiziente hau aplikatuko da: salmenta zuzeneko ekoizpena zati ekoizpen osoa (zuzeneko salmenta gehi industriako salmenta).

Prozeduraren urratsak:

  • Dokumentazioa jaso.
  • Eskatutako baldintzak betetzen direla berrikusi eta egiaztatu.
  • Laguntza eman edo ukatzu.
  • Laguntzaren eskabidea.
  • Aitorpen bat, idatziz edo euskarri elektronikoan egina, non adieraziko baitira aurreko bi zerga ekitaldietan eta kasuan kasuko zerga ekitaldian erregelamendu honi edo “de minimis” araubideko beste erregelamendu batzuei loturik jasotako gainerako laguntza guztiak.
  • Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuari baimena ematen ez bazaio prozedura honetarako zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egiaztatzeko, pertsonak edo erakundeak berak aurkeztuko ditu zerga-betebeharrei eta Gizarte Segurantzarekikoei buruzko datuak.
  • Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak agiri horietakoren bat baldin badu jadanik, interesdunak eskabidean hala azaldu beharko du, adieraziz zein agiri den eta zein artxibotan dagoen. Agiriak datu babestuak baldin baditu, eskatzaileak baimena eman beharko dio Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari datu horiek ikusteko.

158E/2023 Ebazpena, dirulaguntzaren deialdia arautzen duena.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Abeltzaintza Zerbitzua
Animalien Ekoizpenaren Atala
González Tablas kalea 9
31005 Iruña
Telefonoak:  848 42 39 23 / 848 42 63 90

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time