Eskubide Sozialetako online arreta

Bideokonferentzia bidezko arreta-zerbitzua, gizarte-zerbitzuarekin edo familiarekin zerikusia duten kontsultetarako

Oinarrizko informazioa

  • Herritarrak edo haien izenean diharduten pertsonak
  • Familia ugarietako edo familia gurasobakarretako kideak

Zerbitzuari buruzko bideoa eta eskuliburua.

Zerbitzua 09:00etatik 14:00ak arte eskainiko da, kontsulta- eta tramitazio-mota hauetarako soilik:

  • Herritarren kasuan:
    • Mendekotasuna:
      • Banakako Arreta Programa (BAP)
      • Etxeko arreta
      • Zaintzailearen ziurtagiria
    • Adinekoak:
      • Egoitzak
      • Zorra
    • Desgaitasuna:
      • Desgaitasuna baloratzeko eskatzea
      • Ziurtagirien kopia eskatzea
      • Txartela eskatzea
      • Antzeko gaiei buruzko kontsultak: ezgaitasuna, ezgaitzeak
    • Gizarte inklusioa eta errenta bermatua
      • Errenta bermatua eta laguntza bereziak
      • Kotizazio gabeko pentsioak
    • Beste laguntza eta programa batzuk
      • Larrialdietarako telefono-zerbitzua
      • Bainuetxeak
      • Jantokiak
      • Dirulaguntzak
    • IMSERSO
      • Turismo programa eskatzea
      • Termalismo programa eskatzea
    • BESTELAKO GAIAK
      • Ziurtagiriak, Departamentuaren laguntzarik jasotzen ez dela diotenak
      • Salbuespenezko edo behin-behineko gaikuntzak zaintzaileentzat, gerokultoreentzat eta etxeko laguntzaileentzat
  • Familia ugarietako edo familia gurasobakarretako kideen kasuan:
    • Guraso bakarreko familia (egiaztapena eta laguntzak)
    • Familia ugariak (egiaztatzea/berritzea)

Tramitazioa

Epea:

Egunerako soilik har daiteke hitzordua, 09:00etatik 14:00ak bitartean. Kopurua mugatua da, eta eskatu ahala ematen dira.

Jarraibideak:

Zerbitzu honek behar bezala funtziona dezan, aldez aurretik honako hauek egiaztatu behar dituzu:

Lehenengo konexioa egin aurretik, proba bat egitea gomendatzen dizugu, ekipoa sistemarekin bateragarria dela egiaztatzeko (ikus Jarraibideak).

Dena ongi badabil, prozesua has dezakezu:

  1. Lehenik eta behin, hitzordua eskatzeko inprimakia bete behar duzu. Gogora ezazu egunerako baino ez direla ematen.
    Harremanetarako datuak, hartzaile-mota eta kontsultaren arrazoia adierazi behar dituzu.
  2. Inprimakia bete ondoren, mezu bat jasoko duzu zuk emandako helbide elektronikoan, eta bertan hitzordua berretsi beharko duzu. Inprimakia bete eta 15 minutu pasatu baino lehen egin behar duzu; bestela, eskabidea baliogabetuko da.
  3. Hitzordua berretsi ondoren, tiket bat sortuko da eredu honekin: gaia-data-ordena (adibidez: EMP-090620-5). Mezu bat bidaliko dizugu posta elektronikora dagokizun tiket-zenbakiarekin, eta aplikazioan zure eskaeraren egoera kontsultatzen ahalko duzu.
  4. Hala ere, zure txanda iristean, SMS bat bidaliko dizugu mugikorrera, eta mezu bat posta elektronikoko kontura, jakinarazteko laster erantzunen dizugula.

LAGUNTZA MATERIALA:

  • Bideodeira nola konektatu azaltzen duen bideoa.
  • Bideodeira nola konektatu azaltzen duen eskuliburua.

Harremanetan jartzeko

Eskubide Sozialetako Departamentua

González Tablas kalea 7. Iruña

Telefono zenbakia: 848 426 900

Faxa: 948 240 108

Helbide elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es 

 

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.