Epe mugagabe baterako bazkide-langile berriak sartzeko eta enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzeko laguntza

Oinarrizko informazioa

  • Langile-bazkide berriak sartzeko laguntza: lan sozietateetan eta lan elkartuko kooperatibetan epe mugagabe baterako bazkide-langile gisa sartzen diren pertsona fisikoentzat. Sozietate edo kooperatiba horiek gutxienez urtebete eraman beharko dute jardunean, ekonomia-jardueren gaineko zergan alta egoeran jarri zirenetik.
  • Enpresak ekonomia sozialeko enpresa bihurtzea: lan egiten duten enpresen izaera juridikoa aldatzearen ondorioz, lan sozietateetan eta lan elkartuko kooperatibetan epe mugagabe baterako bazkide-langile gisa sartzen diren pertsona fisikoentzat.

Dirulaguntzaren zenbatekoa izanen da epe mugagabe baterako bazkide-langilea izateko jartzen den diru kopuruaren % 30ekoa. Kopuru hori gutxienez 3.000 eurokoa izanen da, eta gehienez 6.000 eurokoa.

Onuradunak bere gain hartuko du enpresan epe mugagabe baterako bazkide-langile gisa egoteko beharra, gutxienez bi urtez eta etenik gabe, dirulaguntza ematen den egunetik, enpresan sartzeko egindako ekarpena mantenduz.

Laguntza hauek bateragarriak dira helburu bererako ematen diren bestelako laguntza edo dirulaguntzekin.

Eskabide telematikoa egitean, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira (eskaneaturik, fitxategi bereizietan eta izenarekin behar bezala identifikaturik):

Oharra: eskabideak aurkeztean, atxikitzen ahal diren fitxategien tamaina mugaturik dago (artxiboko 20 mega, eta 200 mega artxibo guztien artean). Kasu horietan, igorri baino lehen, fitxategiak konprimitzen ahal dira (esate baterako, zip formatuan), edo dokumentua zenbait artxibotan zatitzen ahal da.

  • Eskatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. eta 15. artikuluetan ezarritako baldintzak betetzen dituela adierazten duena (I. eranskina).
  • Kasua bada, ziurtagiri bat, zeinak frogatuko baitu bazkide-langile berria ez dela sozietateko epe mugagabe baterako bazkide-langilea izan, ez eta izaera orokorreko bazkidea ere, bertan sartu aurreko bi urteetan.
  • Bazkide-langile izaera eskuratzeko, eskritura publikoa edo izaera hori jasotzen duen dokumentazio baliokidea aurkeztu beharko da. Izaera hori eskuratzen bada epe mugatu baterako bazkide-langile bat epe mugagabe baterako bazkide-langile bihurtzen delako, Kontseilu Errektorearen erabakia eta eraldaketa hori jasotzen duen sozietate kontratua aurkeztu beharko dira.
  • Langabeziagatiko prestazioa ordainketa bakarreko modalitatean ordaintzeko ebazpena, baldin eta prestazioa emanda badago bazkide-langile gisa sartzeko behar den ekarpena egiteko.
  • Dirulaguntzaren eskaera eragin duten ekarpen ekonomikoak egin izana egiaztatzen duten banku egiaztagiriak. Horien bitartez, egiaztatuko beharko da eskatzailearen, sartu den enpresaren edo enpresaren partaidetza transmititzen duen pertsonaren eta dagozkion banku kontuen arteko trazabilitatea.
  • Enpresa ekonomia-jardueraren gaineko zergan alta emanda egotearen kopia.
  • Epe mugagabe baterako bazkide-langile gisa sartu zen unean bazkide-langileak zuen erroldatze-ziurtagiria.
  • Aurretik Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarik jaso ez bada, zure kontua erregistra dezakezu, ordainketa Kontuen eta ordainketen kontsulta webgunearen bidez jasotzeko.

Tramitazioa

Epea: 24/03/27 - 24/10/31

Hilabete, epe mugagabe baterako bazkide-langile gisa sartzeko behar den ekarpena ordaintzen denetik aurrera, baldin eta gastua egiteko baimena argitaratu bada. Bestela, epea hilabetekoa izanen da baimen hori ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Ekintzailetzaren eta Lan Autonomoaren Atala
Tomás Caballero parkea, 1
Printzearen Gotorlekua II eraikina, 3. solairua
31005 Iruña
Telefonoa: 848 42 44 59
Posta elektronikoa: economiasocial@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time