2019ko apirilaren 30a

Nafarroako BPGd %0,8 hazi da 2019ko lehen hiruhilekoan, aurreko hiruhilekoan baino bi aldiz gehiago

Urtetik urterako tasa %2,9an kokatu da, Estatuan azken hiru hilabeteetan erregistratutako %0,7ko igoera baino puntu erdi gehiago
videocam Nafarroako BPGa%0,8 hazi da 2019ko lehen hiruhilekoan collections Irudi galeria

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPGd) %0,8 hazi da 2019ko lehen hiruhilekoan, 2018ko azken hiruhilekoan baino bi aldiz gehiago. Azken hamabi hilabeteetan erregistratutako, Urtetik urterako tasa %2,9an kokatu da, 2018. urtearen bukaeran emandako kopurua baino hamarren gutxiago. Estatuko BPGa, azken hiruhilekoan %0,7a igo da, baina urtetik urterakoa baino puntu erdi gutxiago, %2,4a.

Nafarroako Barne Produktu Gordina (BPGd) %0,8 hazi da 2019ko lehen hiruhilekoan, 2018ko azken hiruhilekoan baino bi aldiz gehiago. Azken hamabi hilabeteetan erregistratutako, Urtetik urterako tasa %2,9an kokatu da, 2018. urtearen bukaeran emandako kopurua baino hamarren gutxiago. Estatuko BPGa, azken hiruhilekoan %0,7a igo da, baina urtetik urterakoa baino puntu erdi gutxiago, %2,4a.

Garapen Ekonomikoko lehendakariordea den Manu Ayerdik zehatz-mehatz aztertu ditu kopuruak Nafarroako Gobernuaren Bileran eta horren ondorengo prentsaurrekoan.

Datuak gaur, asteartea, ezagutu ditugu. Horien arabera, urtetik urterako hazkunde-tasak leundu egin dira, baina gainbehera ez da areagotu. Urtetik urterako %3 inguruko erregistroak (%2,9) foru-ekonomia hedapen-fase nabarmenean mantentzen du oraindik. Alemania, Frantzia edo euro zona, esate baterako, %1,5eko erritmoarekin hazten ari dira, Nafarroakoaren ia erdia.

Hiruhileko %0,8ko emaitzak 2018ko bigarren erdialdeko dezelerazioa hautsi du, azken bi hiruhilekoetan %0,6ko eta %0,4ko hazkundeak izan baitziren, hurrenez hurren. Gainera, Nafarroan, orain arte, beste lurraldeetan gertatzen ari den zikloaren agortze leunagoa izan da.

Egoera-adierazleen arabera, barne-eskariak Nafarroako BPGdaren kopuruak finkatzen lagundu du. Kontsumoarekin eta inbertsioarekin lotura dutenek aldeko portaera erakutsi dute –ibilgailuen matrikulazioa kenduta-. Zehazki, zerbitzuen sektoreak gora egin du urtarrilean eta otsailean %7,6ko igoerarekin, eta industria-ekoizpena %2,5arekin leheneratu da.

Lan-merkatuaren tonu onak, halaber, barne-eskariari eusten lagundu du, afiliazioen aurrerapenaren eraginari esker (%3koa hiruhileko honetan) eta langabezia %8,2ra jaitsi da, komunitate autonomo guztien artean kopururik baxuena.

Euroguneko hazkundea moteldu den arren, esportazioaren kopuru onek (%10eko igoera aurtengo urtarrilean eta otsailean) goranzko joerari eusten laguntzen dute. Bestalde, automozioaren eta berriztagarrien sektorearen aldeko aurreikuspenek aurtengorako aukera onak itxaroteko gonbita egiten dute.

Datu positibo horiek kontuan hartuta, Ayerdi lehendakariordeak “aurreikuspen zuhurra” iragarri du 2019. urterako, munduko hazkundearen baretzea medio, eta, bereziki, Europari begira, NDFeren beheranzko aurreikuspenarengatik; hau da, %1,2koa, iazko urrian egindako %1,9ko hasierako aurreikuspenetik.

Ipar Amerikako ekonomian esperotakoa baino hazkunde handiagoa izanda eta burtsa-merkatuen aldakortasun txikiagoarekin ekonomia globalaren arrisku-maila murriztu arren, Nafarroako Gobernuak urtearen hasierako zuhurtzia bera izaten jarraitzen du berehalako etorkizunari begira, nahiz eta oraindik ez antzeman “eskualdeko egoerak okerrera egin duenik”.