Laparra lehendakariordeak, langabezia tasa Nafarroan %8,19an ezartzen duten, Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak aurkeztu ditu

Lehenengo aldia da, 16 urteetan, langabetuen kopurua Foru Komunitatean urteko lehen hiruhilekoan jaisten dela
2019ko apirilaren 25a
Laparra lehendakariordea Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak aurkezten 
ari den momentuetako bat.
camera_alt Laparra lehendakariordea Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuak aurkezten ari den momentuetako bat.  Deskargatu irudia collections Irudi galeria

Eskubide Sozialetako Departamentuko lehendakariorde, Miguel Laparrak, langabezia tasaren jaitsiera joera baieztatzen duten Biztanleria Aktiboaren Inkestaren (BAI) datuak aurkeztu ditu. Hauek, langabetuen kopurua %8,19an ezarri dute Nafarroan, Estatuko beste komunitateekin alderatuz zenbateko baxuena.

Laparrak nabarmendu duenez, “azken 16 urtetoan, hauxe da Foru Komunitateko langabeziak urteko lehen hiruhilekoan behera egin zuen lehendabiziko aldia”.

BAIren emaitza nagusiek erakutsi dutenez, langabeziak 6.300 pertsonatan egin du behera, aurreko hiruhilekoan baino % 19,98 langabe gutxiago daudelarik. Urtetik urtera, 7.200 langabe gutxiago daude, % 22,20ko jaitsiera tarteko. Kalkuluen arabera, 3.200 gizon gutxiago (-% 19,51) eta 4.000 emakume gutxiago (-% 24,84) daude lanik gabe. Horren arabera, langabezia tasa % 8,04koa da gizonen artean, 2018ko epealdi berekoa baino 2 puntu txikiagoa, eta % 8,37koa emakumeen artean, 2,73 puntu txikiagoa.

Azken urtean, 7.500 pertsona gehiago dira okupazioa dutenak, % 2,73ko igoera tarteko. Hala ere, okupazioa 1.100 pertsonatan jaitsi da 2019ko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoaren aldean (-% 0,40) eta guztira, 283.700 pertsona okupatuta daude, nahiz eta hiruhileko honetan Gizarte Segurantzan 902 afiliazio berri izan diren.

Sexuen arabera, 150.900 gizonek enplegua dute, duela urtebete baino % 2,72 gehiagok. Halaber, 2019ko lehen hiruhilekoan, 16 urtetik gorako 132.800 emakumek enplegua zuten, 2018an baino % 2,79 gehiagok.

Jarduera tasari dagokionez, Nafarroako 16 urte edo gehiagoko biztanleriaren % 57,78koa da eta 1,57 puntutan egin du behera aurreko hiruhilekoaren aldean. Emakumeen artean, jarduera tasa % 53,34koa da, eta % 62,32koa gizonen artean.

Azkenik, Nafarroan dauden 259.000 etxeen artean, 183.100 etxek kideren bat aktiboa dute (lanean zein langabezian), eta gainerako 75.800 etxeetan ez dago ezein pertsona aktiborik. Bestetik, 10.800 etxetako kide aktibo guztiak langabezian daude, 2018ko epealdi berean baino 700 gehiago.