Beste autonomia erkidego batzuetan dauden nafar biltokientzako laguntzak

Dirulaguntza emateko ebazpena argitaratu da (Emaitzak atala).

Oinarrizko informazioa

Beste autonomia erkidegoetan dauden nafar biltokientzat.

Laguntzen helburua:

  • Beste autonomi erkidegoeten dauden nafar biloki eta Federazioa eusten laguntzea eta haien kultura eta gizarte jarduerak sustatzea. 
  • Kideen harreman hobea eta integrazio soziokultural handiagoa lortzea.
  • Nafarroaren irudia eta kultura foru komunitatetik kanpo sustatzea eta zabaltzea.

Eskaera:

Dokumentazio orokorra:

  • Elkartearen edo entitatearen estatutuak (*)
  • Dagokion erregistro ofizialean izena emanda dagoela frogatzen duen ziurtagiria (*).
  • Dirulaguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren Nortasun Agiri Nazionala (*)
  • Entitate eskatzailearen IFZ (*).
  • Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (*).
  • Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrak egindako ziurtagiria, frogatzen duena indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzaren aurrean ezartzen dizkioten eginbeharrak eguneraturik dituela.
  • Tokian tokiko zerga ogasunaren ziurtagiria, entitateak zerga arloko betebeharrak eguneratuak dituela dioena.
  • Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zenbat bazkide duen entitateak 2024ko urtarrilaren 1ean, eta horien izena, bi deiturak eta NANa, baita 2024rako aurreikusi diren kuoten zenbatekoa ere.
  • Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena zenbat bazkide duen entitateak 2024ko urtarrilaren 1ean, eta horien izena, bi deiturak eta NANa, baita 2024rako aurreikusi diren kuoten zenbatekoa ere.
  • Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, adierazten duena entitatea, administratzaileak eta ordezkariak kanpo daudela dirulaguntzen onuradun izateko debekuetatik. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. apartatuetan ageri dira.

Agiri berariazkoak:

  • Eskaera.
  • 2024ko entitatearen diru-sarreren eta gastuen urteko aurrekontu orokorra.
  • Laguntzaren xedeko programa, honako hauek jasoko dituena:
  • Itzultzeke dagoen hipoteka-kreditua harpidetuz erosi diren lokalak kontabilitatearen aldetik amortizatze aldera laguntza eskatzen dutenei dagokienez, erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek espresuki aipatzen dituena: kreditua zer egunetan eman zen, kredituaren mugaeguna eta dirulaguntza honen aldian ordaindu beharreko zenbatekoak (interesei eta amortizazioari dagozkien zatiak bereizita).
  • Dirulaguntzen onuradunen gardentasun-betebeharrari buruzko adierazpena.

 

Justifikazioa:

  • 2024ko Memoria ekonomikoa
  • Funtzionamendu gastuen justifikazio kontua
  • Jarduera memoria-fitxa
  • Inbertsio memoria-fitxa

Tramitazioa

Epea: 24/05/23 - 24/06/24

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

15E/2024 Ebazpena, deialdia ebazten duena.

Harremanetan jartzeko

Kanpoan diren Herritarrekiko Harremanetarako atala
Yanguas y Miranda kalea, 27, 1. solairua
31003 Iruña
Telefonoak: 848 426 369 / 848 425 253
Posta elektronikoa: relacionesciudadania@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Ayuda a Hogares Navarros en otras Comunidades Autónomas

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time