Castellano | Euskara | Français | English
1687/2007 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, hko hau argitaratzea agintzen duena: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketak arautzen dituen araudia aldatzen duen erabakia, 2007ko azaroaren 12ko Gobernu Kontseiluak onetsi zuena
(2007ko 157. NAOn argitaratutako testua, abenduaren 19an)
Atarikoa
Maiatzaren 12ko 110/2003 Foru Dekretuak onetsitako Unibertsitateko Estatutuetako 40. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, agintzen dut argitara dadila 2007ko azaroaren 12an Gobernu Kontseiluak onetsi zuen erabakia, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketak arautzen dituen araudia aldatzen duena. Honako hau da araudi hori:
"ENPRESEN ADMINISTRAZIO ETA ZUZENDARITZAKO LIZENTZIATURAREN ETA ZUZENBIDE LIZENTZIATURAREN ALDI BEREKO IKASKETAK ARAUTZEN DITUEN ARAUDIA
Gizarte Kontseiluak, 1999ko apirilaren 30ean egindako bileran, eta Gobernu Kontseiluak urte bereko apirilaren 28an egindakoan proposatu ondoren, "Enpresen Zuzendaritza eta Ikasketa Juridikoak" izeneko titulu berekia onetsi zuen Unibertsitatearen lehentasun eta estrategietara egokitzen zelako. Titulu bereki hori Zuzenbide lizentziaturako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza lizentziaturako titulazioen ikasketak aldi berean hartuta mamitu zen, eta titulazio bikoitza izenez da ezaguna arruntean. Ordutik aurrera beharrezkoa izan zen ikasketa horien araubide berezia arautzea, eta horretarako erabakiak hartzea urteetan zehar. Hasieran Gobernu Batzordeak hartu zituen, eta gero, hura desagertu zenean, Gobernu Kontseiluak, eta, hala bazegokion, Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak.
Titulazioen egitura berria ezarri zenez gero, abenduaren 21eko 6/2001 lege organikoak ezarritako esparru juridiko berrian emandako araudiaren bidez, Unibertsitateak aipatutako aldi bereko ikasketak berrantolatu behar izan zituen, eta aurrena erabaki ikasketa berekia desagertuko zela, hori galarazi gabe Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza lizentziaturako eta Zuzenbide lizentziaturako aldi bereko ikasketa-programak indarra izaten jarraitzea. Modua egin behar zuen, gainera, programako ikasleek eta tituludunek beren praktikak nazioarteko irispideko enpresetan egin ditzaten, bai nazioarteko mugikortasuneko programa ofizialen bidez, bai Unibertsitatearen programa berekien bidez ere. Gero nazioarteko arau bat onetsi behar zuen, orain ikasketa horiek arautzen dituzten araudi sakabanatuak moldatzeko, araudi horien araubide akademikoan aldaketa batzuk egiteko, eta, aldi berean, ikasketen plan indardunari eusteko.
I. KAPITULUA. Xedapen orokorrak
1. artikulua. Xedea.
Arau hauen xedea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketak arautzen dituen araudia bategitea da. Halaber, ikasketa horien araubide akademikoaren alderdi batzuk aldatzen dira.
2. artikulua. Aplikazio eremua.
1. Arau hauek Unibertsitateak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programaren barnean ematen dituen irakaskuntzetan aplikatuko dira.
2. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programa irakaskuntza-programa bat da, eta dagozkion irakaskuntzen antolamendu berariazkoa du. Antolamendu hori prestaturik dago aipatu titulazio ofizialetako batean izena emanda dauden ikasleek, betiere aipatu programako ikasketak gainditzen dituztenek, aldi berean lor ditzaten Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren titulu ofizialak, lurralde nazional osoan baliagarri direnak.
3. Erabaki honetako xedapenek arautuko dituzte araubide akademikoa, irakaskuntzak ematea, ikasleen ebaluazioa, eta oro har Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programaren alderdi akademiko guztiak. Aurreikusi gabeko kasuetan, Unibertsitateko ikasketei buruzko arau orokorrak izango dira ordezko arauak, betiere, ez badira aldi bereko programa honetarako ezarritako araubide bereziaren kontrakoak.
3. artikulua. Araubide akademikoa onartzea.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programan onartua izateak dakar ikasleak onartzen duela aipatu programa horretan aplikatu beharrekoa den araubide akademiko berezia, xedapen hauekin bat etorriz.
4. artikulua. Zuzendaritza Akademikoa eta Betearazlea.
1. Irakaskuntza Batzordearen esku dago Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programaren zuzendaritza akademikoa, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea eta Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatea daude batzorde horretan ordezkatuta.
2. Aldi bereko ikasketen programaren zuzendaritza betearazlea, txandatuz, eta lau urtetik behin eskuz aldatuz, programa atxikitzen den bi fakultateetako dekanorde baten esku egongo da. Dekanordea izango da unibertsitateko irakaskidegoetako irakaslea, eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren bi titulazioetako batean irakaskuntza ematen duen jakintza-arloetako batera atxikita egongo da.
5. artikulua. Irakaskuntza Batzordearen osaera.
1. Irakaskuntza Batzordeko kideak honako hauek izango dira:
Irakaskuntzaren arloan eskumena duen errektoreordea, burua izango dena.
-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanoa.
-Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanoa.
-Zientzia Juridikoen Fakultateko dekanorde bat, Zuzenbideko titulazioaren arduraduna.
-Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko dekanorde bat, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturaren arduraduna.
2. Txandatuz, lau ikasturtetik behin aldatuz, Programa atxikitzen den bi fakultateetako dekanordeetako bat Irakaskuntza Batzordeko idazkari arituko da.
6. artikulua. Irakaskuntza Batzordearen eginkizunak.
1. Irakaskuntza Batzordeari dagozkio, oro har, aldi bereko ikasketen programaren zuzendaritza akademikoa, programaren irakaskuntza-kalitatea analizatzea eta bere jarraipena egitea, eta honako eginkizun hauek berariaz:
-Gai hauetan eskumena duen errektoreordeari proposatzea ikaspostuen onarpen-muga aipatu programan ikasturte bakoitzerako.
-Programako praktikak antolatzea.
-Programako irakaskuntza-kalitatea analizatzea eta bere jarraipena egitea.
-Errektoreari programaren zuzendari betearazlearen izendapena proposatzea.
-Erabaki honetan ezarritakoarekin bat etorriz eskatutako emaitzak lortzen ez dituzten
ikasleak programatik kanpo uzteko erabakia hartzea.
-Errektoreak edo eskumena duen errektoreordeak ematen dizkion beste eginkizun batzuk.
II. KAPITULUA. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren, eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programa
7. artikulua. Irakaskuntza-programazioa.
1. Izena emandako ikasleek nahitaez egin behar duten Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programa I. eranskinean agertzen dena da.
8. artikulua. Onartzeko eskakizunak eta irizpideak.
1. Aldi bereko ikasketen programaren Irakaskuntza Batzordeak ikaspostuen onarpen muga proposatuko dio eskumena duen errektoreordeari, Gobernu Kontseiluak titulazio ofizialetan sartzeko ikaspostuen mugarekin batera onets ditzan.
2. Onartuak izan nahi duten ikasleek dagokion eskaera bete beharko dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoko titulazio ofizialetako lehen zikloan onartua izatea eskatzeko epe beretan.
3. Honako eskakizun hauek betetzen dituzten ikasleak onartuko dira bakarrik:
a) Unibertsitatean sartzeko Hautaprobak gainditzea, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren titulazio ofizialetara lehentasunezko sarbidea ematen duen bideetako batean.
b) Unibertsitate ikastegietan sartzeko ohiko prozeduraren arabera onartua izatea Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziatura eta Zuzenbide Lizentziatura titulazio ofizialetan, Unibertsitatean sartzeko Hautaproben bidez.
4. Onartua izateko irizpideak. Goiko idatz-zatietan aipatutako eskakizunak ezarritako epean betetzen dituzten ikasleen eskaerek lehentasuna izango dute honako irizpide hauen arabera:
a) Goian aipatutako bi titulazio ofizialetako batera sarbidea eman dien notarekin bat etorriz onetsitako ikaspostuen onarpen-mugaraino izango dira onartuak ikasleak. Nolanahi ere, argitaratzen den onartuen lehenengo zerrendan, eskainitako ikaspostuena baino ikasle kopuru handiagoa onartuko da, onartuak izanik matrikula egin ez dutenek utzitako ikaspostu hutsak betetzeko.
b) Baldintza berekin aztertuko dira ikasleen eskaerak, aintzat hartu gabe titulazio ofizial batean edo bestean onartuak izan diren edo ez.
c) Onartua izateko gutxieneko nota bi titulazio ofizialetan sartzeko eskatzen den nota handiena edo hura baino handiagoa izango da, unibertsitate ikastegiek duten ohiko sarbide prozedura amaitu eta gero.
9. artikulua. Matrikula.
1. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programan onartuak izan eta gero, ikasleek matrikula egingo dute unibertsitatean sartu diren titulazio ofizialetako batean, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturan edo Zuzenbide Lizentziaturan, eta horietako bakoitzean aldi bereko ikasketen programa akademikoan berariaz.
2. Matrikula egin duten ikasleek behar diren prezio publikoak ordainduko dituzte, zein titulazio ofizialetan egin duten matrikula, horren arabera -Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna edo Zuzenbidean lizentziaduna?, gai hau arautzen duen foru araudian ezarritakoarekin bat etorriz, eta han ezarritako salbuespenen edo legearen arabera bidezkoak direnen onuradun izango dira, bidezkoa bada.
10. artikulua. Zuzendaritza akademikoa.
1. Aipatu bi titulazio ofizialetako batean matrikula egin duten eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programa egiten ari diren ikasleek matrikula egingo dute, ikasturte bakoitzean, aipatu programaren irakasgaietan bakarrik, eta ez dute inolaz ere matrikula egingo titulazio ofizialetako ikasleentzat aurreikusitako irakaskuntza-eskaintzaren beste irakasgai batzuetan.
2. Ikasturte bakoitzean, ikasleek matrikula egin behar dute aldi bereko ikasketen programaren ikasturte osoko irakasgai guztietan, bai eta aurreko ikasturteetan izena eman eta gainditu gabeko irakasgaietan ere, 12. artikuluan aurreikusitako kasuan izan ezik.
3. Ikasturte bakoitzean, ikasleek matrikula egingo dute epe berean eta titulazio ofizialetako ikasleentzat ezartzen den prozedura bera erabiliz.
4. Programaren irakaskuntzaren eta administrazioaren jarraipenari begira, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programa egiten duen ikasle bakoitzak bere ikasketa-espedientea du irakaskuntza-programa berariazko honetan.
5. Ikasturte bakoitzean, unibertsitateak, ofizioz, behar diren baliokidetzak egingo ditu II. eranskineko taularekin bat etorriz, ikasleak matrikula egin duen titulazio ofizialeko ikasketa-espedientean.
11. artikulua. Ebaluazioa.
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programako ikasketa-planeko irakasgaietan, ikasleen ezagutzak titulazio ofizialetako ikasleentzat ezarritako ohiko prozedurarekin ebaluatu edo egiaztatuko dira, eta Gobernu Kontseiluak onetsitako ikasketa-egutegian aurreikusitako epe beretan.
12. artikulua. Programaren errendimenduaren araubide berezia.
1. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programa egiten ari diren ikasleei eskola-errendimendu berezia eskatzen zaie, eta hori gainditzea beharrezkoa izango da programatik kanporatua ez izateko.
2. Programaren lehen ikasmailan bi irakasgai baino gehiago gainditu ez dituzten ikasleek, betiere matrikula egindako kredituen % 20 gainditu badute, ikasmaila errepikatu behar dute irakasgai horiekin. Beraz, hurrengo ikasturtean, gainditu gabe dituzten irakasgaietan matrikula egin, eta horiek egin ditzakete bakarrik.
3. Programaren bigarren, hirugarren eta laugarren ikasmailan bi irakasgai baino gehiago gainditu ez dituzten ikasleek, betiere irakasgai bat gainditu badute, ikasmaila errepikatu behar dute irakasgai horrekin. Beraz, hurrengo ikasturtean, gainditu gabe dituzten irakasgaietan matrikula egin, eta horiek egin ditzakete bakarrik.
4. Goiko idatz-zatietan aipatzen den irakasgaiak errepikatzeko aukera behin erabil daiteke bakarrik programaren ikasmaila bakoitzean. Errepikatutako ikasmaila amaitu eta gero, gainditu gabe zeuden irakasgaiak gainditu gabe badaude, ikasleak programa utzi beharko du, eta matrikula egin zuten titulazio ofizialean jarraituko dute ikasketekin, dagokion ikasketa-planarekin bat etorriz.
13. artikulua. Programa uztea.
1. Ikasle batek bere borondatez uzten badu aldi bereko ikasketen programa, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartzera eraman zuen titulazio ofizialeko ikasketa-planarekin jarraitzeko bakarrik, idatziz eskatu beharko du lehen eta bigarren zikloko ikasketa ofizialen administrazio-prozeduren egutegian ezarritako epean.
2. Programa uzten den unean, unibertsitateak, ofizioz, behar diren baliokidetzak egingo ditu ikasleak matrikula egin duen titulazio ofizialeko ikasketa-espedientean. Horretarako, II. eranskineko taula aplikatuko da.
3. Aldi bereko ikasketen programa uzteak ez du eragozten ikasle horiek eska dezaten beste titulu ofiziala aldi berean egitea gai hau arautzen duen araudi orokorrarekin bat etorriz. Hori dela eta, idatziz eskatuko dute bi titulazio ofizialak aldi berean egitea lehenengo idatz-zatian aipatutako epe berean.
14. artikulua. Bekak.
1. Estatuak edo autonomia erkidegoek edo Nafarroako Unibertsitate Publikoak kudeatzen dituen beste erakunde ofizial batzuek deitutako bekak edo ikasteko laguntzak eskatzeko, ikasleak matrikulatuta egongo dira Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu ziren titulazio ofizialean.
2. Goiko idatz-zatiak aipatzen dituen ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lankidetza-bekak eska ditzakete ikasketa ofizialetako ikasleen baldintza beretan.
15. artikulua. Erroldak eta estatistikak.
Ikasle hauek ikastegi jakin batera berariaz atxiki, eta Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren edo Estatistikako Institutu Nazionalaren, Nafarroako Gobernuaren eta abarren estatistika ofizialetan sartzeari begira, Nafarroako Unibertsitate Publikoan sartu ziren titulazio ofizialeko ikasleak izango dira.
Xedapen Iragankor Bakarra
2005/2006 ikasturtean Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programan matrikula egin zuten ikasleei aplikatu behar zaie erabaki honetan ezarritako araudia, galarazi gabe, aldi bereko ikasketen programa gainditu eta gero, "Enpresen Zuzendaritza eta Ikasketa Juridikoak" izeneko titulu berekia lortzeko aplikatu behar dena.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra
Erabaki honetan ezarritakoaren aurkako xedapenak indargabetzea, eta Gobernu Batzordeak, 2002ko otsailaren 28an egindako bileran, hartutako erabakia berariaz.
Azken Xedapenetako Lehenengoa
Araudi honek 2006/2007 ikasturtean hartuko du indarra.
Azken Xedapenetako Bigarrena
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea".
I. ERANSKINA. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren, eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programaren ikasketa-plana
IKASM. LAUH. MOTA KRED. IRAKASGAIAREN KODEA ETA IZENA
1.a 1.a Enb. 6 31101 Matematika I
Enb. 6 31103 Ekonomiarako Sarrera
Enb. 9 31104 Finantza Kontabilitatea
Enb. 7,5 31105 Espainiako Zuzenbidearen Historia
Enb. 7,5 31106 Zuzenbide Erromatarra
Enb. 4,5 31107 Zuzenbidearen Teoria
2.a Enb. 9 31102 Matematika II
Enb. 6 31108 Mikroekonomia I
Enb. 9 31109 Zuzenbide Penala: Atal Orokorra
Enb. 9 31110 Konstituzio Zuzenbidea I
Enb. 6 31111 Zuzenbide Zibila I
79,5
2.a 1.a Enb. 6 31201 Kontabilitate Analitikoa
Nahi. 6 31202 Ordenagailuaren Bidezko Datu Tratamendua
Nahi. 6 31203 Industria Soziologia
Enb. 9 31204 Nazioarteko Zuzenbide Publikoa
Enb. 9 31205 Administrazio Zuzenbidea: Atal Orokorra
Enb. 9 31206 Konstituzio Zuzenbidea II
2.a Enb. 6 31207 Espainiako Ekonomia
Enb. 6 31208 Finantza Matematika
Enb. 6 31209 Estatistika
Enb. 6 31210 Mikroekonomia II
Enb. 9 31211 Zuzenbide Penala: Atal Berezia
Enb. 9 31212 Zuzenbide Zibila II
87
3.a 1.a Enb. 6 31301 Enpresaren Ekonomia I
Enb. 6 31303 Munduko Ekonomia
Enb. 6 31304 Makroekonomia
Enb. 7,5 31306 Zuzenbide Komunitarioko Erakundeak
Enb. 4,5 31307 Zuzenbide Prozesala I
Enb. 4,5 31308 Estatuaren Eliza Zuzenbidea
Nahi. 6 31310 Munduko Historia Ekonomikoa
2.a Enb. 6 31302 Enpresaren Ekonomia II
Nahi. 6 31305 Espainiako Historia Ekonomikoa
Enb. 6 31309 Estatistika eta Ekonometriarako Sarrera
Nahi. 6 31311 Balantzeen Analisia
Enb. 9 31312 Administrazio Zuzenbidea: Atal Berezia
Enb. 9 31313 Finantza eta Zerga Zuzenbidea I
82,5
IKASM. LAUH. MOTA KRED. IRAKASGAIAREN KODEA ETA IZENA
4.a 1.a Enb. 9 31401 Ekonometria
Nahi. 6 31402 Enpresen Antolaketa eta Administrazioa
Enb. 9 31403 Merkataritza Zuzenbidea I
Nahi. 6 31404 Ondasun Zuzenbidea
Enb. 6 31405 Zuzenbide Prozesala II: Lehenengo zatia
2.a Enb. 6 31405 Zuzenbide Prozesala II: Bigarren zatia
Enb. 9 31406 Kontabilitate Analitikoa
Nahi. 6 31407 Erakundeen Ekonomia
Enb. 9 31408 Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zu-
zenbidea
Enb. 9 31409 Finantza eta Zerga Zuzenbidea II
75
5.a 1.a Nahi. 6 31501 Enpresaren Sistema Fiskala
Enb. 6 31502 Finantza Zuzendaritza I
Nahi. 4,5 31505 Nafarroako Zerga Zuzenbidea
Enb. 9 31506 Merkataritza Zuzenbidea II
Enb. 9 31507 Zuzenbide Zibila III
2.a Enb. 6 31503 Finantza Zuzendaritza II
Enb. 7,5 31504 Praktika Integratuak
Nahi. 6 31508 Aldagai Anitzeko Analisia
Enb. 6 31509 Zuzendaritza Estrategikoa eta Enpre-
saren Politika I
Enb. 9 31510 Merkataritzako Zuzendaritza
Enb. 9 31511 Nazioarteko Zuzenbide Pribatua
78
6.a 1.a Enb. 6 31601 Zuzendaritza Estrategikoa eta Enpre-
saren Politika II
Nahi. 6 31602 Merkatu Ikerketa
Nahi. 6 31603 Nafarroako Zuzenbide Zibila
Nahi. 6 31604 Nafarroako Zuzenbide Publikoa
Enb. 7,5 31605 Praktika Integratuak
Enb. 4,5 31606 Zuzenbidearen Filosofia
36
Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Lizentziaturaren, eta Zuzenbide Lizentziaturaren aldi bereko ikasketen programaren ikasketa-planeko irakastorduak
IKASM. LAUH. KRED. GUZTIRA
1.a 1.a 40,5 79,5
2.a 39,0
2.a 1.a 45,0 87,0
2.a 42,0
3.a 1.a 40,5 82,5
2.a 42,0
4.a 1.a 36,0 75,0
2.a 39,0
5.a 1.a 34,5 78,0
2.a 43,5
6.a 1.a 36,0 36,0
438,0
II. ERANSKINA
Enpresen administrazio eta zuzendaritzako lizentziaturaren eta zuzenbide lizentziaturaren aldi bereko ikasketen egokitzapen taula
1.a
31101 MATEMATIKA I
6
1.a
14101 MATEMATIKA I
Enborrekoa
6
1.a
31102 MATEMATIKA II
9
1.a
14102 MATEMATIKA II
Enborrekoa
9
1.a
31103 EKONOMIARAKO SARRERA
6
1.a
14103 EKONOMIARAKO SARRERA
Enborrekoa
6
2.a
19206 EKONOMIA POLITIKOA ETA OGASUN PUBLIKOA
Enborrekoa
7,5
1.a
31104 FINANTZA KONTABILITATEA
9
1.a
14105 FINANTZA KONTABILITATEA
Enborrekoa
9
3.a
19325 KONTABILITATERAKO SARRERA
Aukerakoa
6
1.a
31105 ESPAINIAKO ZUZENBIDEAREN HISTORIA
7,5
1.a
31105 ESPAINIAKO ZUZENBIDEAREN HISTORIA
Hautaketa librekoak
7,5
1.a
19101 ESPAINIAKO ZUZENBIDEAREN HISTORIA
Enborrekoa
7,5
1.a
31106 ZUZENBIDE ERROMATARRA
7,5
1.a
19102 ZUZENBIDE ERROMATARRA
Enborrekoa
7,5
1.a
31107 ZUZENBIDEAREN TEORIA
4,5
1.a
19108 ZUZENBIDEAREN TEORIA
Enborrekoa
4,5
1.a
31108 MIKROEKONOMIA I
6
1.a
14106 MIKROEKONOMIA I
Enborrekoa
6
1.a
31109 ZUZENBIDE PENALA: ZATI OROKORRA
9
1.a
19107 ZUZENBIDE PENALA: ZATI OROKORRA
Enborrekoa
9
1.a
31110 KONSTITUZIO ZUZENBIDEA I
9
1.a
19104 KONSTITUZIO ZUZENBIDEA I
Enborrekoa
9
1.a
31111 ZUZENBIDE ZIBILA I
6
1.a
14104 ZUZENBIDE ZIBILERAKO SARRERA
Enborrekoa
6
1.a
19105 ZUZENBIDE ZIBILA I
Enborrekoa
6
2.a
31201 KONTABILITATE ANALITIKOA
6
1.a
14107 KONTABILITATE ANALITIKOA
Enborrekoa
6
2.a
31202 ORDENAGAILUAREN BIDEZKO DATU TRATAMENDUA
6
1.a
14109 ORDENAGAILUAREN BIDEZKO DATU TRATAMENDUA
Nahitaezkoa
6
2.a
31203 INDUSTRIA SOZIOLOGIA
6
1.a
14110 INDUSTRIA SOZIOLOGIA
Nahitaezkoa
6
2.a
31204 NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PUBLIKOA
9
1.a
19106 NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PUBLIKOA
Enborrekoa
9
2.a
31205 ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA: ZATI OROKORRA
9
3.a
14444 ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA:
Aukerakoa
9
1.a
19103 ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA: ZATI OROKORRA
Enborrekoa
9
2.a
31206 KONSTITUZIO ZUZENBIDEA II
9
2.a
19201 KONSTITUZIO ZUZENBIDEA II
Enborrekoa
9
2.a
31207 ESPAINIAKO EKONOMIA
6
2.a
14202 ESPAINIAKO EKONOMIA
Enborrekoa
6
2.a
31207 ESPAINIAKO EKONOMIA
Hautaketa librekoa
6
2.a
31208 FINANTZA MATEMATIKA
6
2.a
14201 FINANTZA MATEMATIKA
Enborrekoa
6
2.a
31208 FINANTZA MATEMATIKA
Hautaketa librekoa
6
2.a
31209 ESTATISTIKA
6
2.a
14209 ESTATISTIKA
Enborrekoa
6
2.a
31209 ESTATISTIKA
Hautaketa librekoa
6
2.a
31210 MIKROEKONOMIA II
6
2.a
14204 MIKROEKONOMIA II
Enborrekoa
6
2.a
31211 ZUZENBIDE PENALA: ZATI BEREZIA
9
2.a
31211 ZUZENBIDE PENALA: ZATI BEREZIA
Hautaketa librekoak
9
2.a
19202 ZUZENBIDE PENALA: ZATI BEREZIA
Enborrekoa
9
2.a
31212 ZUZENBIDE ZIBILA II
9
3.a
14431 ONDAREAREN GAINEKO ZUZENBIDEZ ZIBILA
Aukerakoa
9
2.a
19203 ZUZENBIDE ZIBILA II
Enborrekoa
9
3.a
31301 ENPRESAREN EKONOMIA I
6
2.a
14205 ENPRESAREN EKONOMIA I
Enborrekoa
6
3.a
31302 ENPRESAREN EKONOMIA II
6
2.a
14206 ENPRESAREN EKONOMIA II
Enborrekoa
6
3.a
31303 MUNDUKO EKONOMIA
6
2.a
14207 MUNDUKO EKONOMIA
Enborrekoa
6
3.a
31304 MAKROEKONOMIA I
6
2.a
14208 MAKROEKONOMIA I
Enborrekoa
6
3.a
31305 ESPAINIAKO HISTORIA EKONOMIKOA
6
2.a
14211 ESPAINIAKO HISTORIA EKONOMIKOA
Nahitaezkoa
6
4.a
19431 EKONOMIA PUBLIKOKO GAIAK
Aukerakoa
6
3.a
31306 ZUZENBIDE KOMUNITARIOKO ERAKUNDEAK
7,5
3.a
14445 ZUZENBIDE KOMUNITARIOKO ERAKUNDEAK
Aukerakoa
6
2.a
19204 ZUZENBIDE KOMUNITARIOKO ERAKUNDEAK
Enborrekoa
7,5
3.a
31307 ZUZENBIDE PROZESALA I
4,5
2.a
19205 ZUZENBIDE PROZESALA I
Enborrekoa
4,5
3.a
31308 ESTATUAREN ELIZ ZUZENBIDEA
4,5
3.a
19302 ESTATUAREN ELIZ ZUZENBIDEA
Enborrekoa
4,5
3.a
31309 ESTATISTIKA ETA EKONOMETRIARAKO SARRERA
6
2.a
14203 ESTATISTIKA ETA EKONOMETRIARAKO SARRERA
Enborrekoa
6
3.a
31310 MUNDUKO HISTORIA EKO NOMIKOA
6
2.a
14210 MUNDUKO HISTORIA EKO NOMIKOA
Nahitaezkoa
6
3.a
31311 BALANTZEEN ANALISIA
6
2.a
14212 BALANTZEEN ANALISIA
Nahitaezkoa
6
4.a
19424 BALANTZEEN ANALISIRAKO SARRERA
Aukerakoa
6
3.a
31312 ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA: ZATI BEREZIA
9
3.a
31312 ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA: ZATI BEREZIA
Hautaketa librekoak
9
3.a
19301 ADMINISTRAZIO ZUZENBIDEA: ZATI BEREZIA
Enborrekoa
9
3.a
31313 FINANTZA ETA ZERGA ZUZENBIDEA I
9
4.a
14434 FINANTZA ETA ZERGA ZUZENBIDEA
Aukerakoa
9
3.a
19303 FINANTZA ETA ZERGA ZUZENBIDEA I
Enborrekoa
9
4.a
31401 EKONOMETRIA
9
3.a
14301 EKONOMETRIA
Enborrekoa
9
4.a
31402 ENPRESEN ANTOLAKETA ETA ADMINISTRAZIOA
6
4.a
14303 ENPRESEN ANTOLAKETA ETA ADMINISTRAZIOA
Nahitaezkoa
6
3.a
19330 ENPRESEN ANTOLAKETA ETA ADMINISTRAZIOA
Aukerakoa
6
4.a
31403 MERKATARITZA ZUZENBIDEA I
9
1.a
14108 ENPRESAREN ZUZENBIDEA
Enborrekoa
6
3.a
19304 MERKATARITZA ZUZENBIDEA I
Enborrekoa
9
4.a
31404 ONDASUN ZUZENBIDEA
6
3.a
19308 ONDASUN ZUZENBIDEA
Nahitaezkoa
6
4.a
31405 ZUZENBIDE PROZESALA II
12
4.a
19403 ZUZENBIDE PROZESALA II
Enborrekoa
12
4.a
31406 KONTABILITATE ANALITIKOA
9
3.a
14302 KONTABILITATE ANALITIKOA
Enborrekoa
9
4.a
31407 ERAKUNDEEN EKONOMIA
6
3.a
14306 ERAKUNDEEN EKONOMIA
Nahitaezkoa
6
3.a
19321 EKONOMIA PUBLIKOKO GAIAK
Aukerakoa
6
4.a
31408 LANAREN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ZUZENBIDEA
9
4.a
14432 LANAREN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ZUZENBIDEA
Aukerakoa
9
3.a
19305 LANAREN ETA GIZARTE SEGURANTZAREN ZUZENBIDEA
Enborrekoa
9
4.a
31409 FINANTZA ETA ZERGA ZUZENBIDEA II
9
4.a
19402 FINANTZA ETA ZERGA ZUZENBIDEA II
Enborrekoa
9
5.a
31501 ENPRESAREN SISTEMA FISKALA
6
3.a
14304 ENPRESAREN SISTEMA FISKALA
Nahitaezkoa
6
3.a
31501 ENPRESAREN SISTEMA FISKALA
Hautaketa librekoa
6
5.a
31502 DIRECCION FINANCIERA I
6
4.a
14404 DIRECCION FINANCIERA I
Enborrekoa
6
4.a
19433 FINANTZA ZUZENDARITZA
Aukerakoa
6
5.a
31503 FINANTZA ZUZENDARITZA II
6
4.a
14405 FINANTZA ZUZENDARITZA II
Enborrekoa
6
5.a
31504 PRAKTIKA INTEGRATUAK
7,5
3.a
19306 PRAKTIKA INTEGRATUAK
Enborrekoa
7,5
5.a
31505 NAFARROAKO ZERGA ZUZENBIDEA
4,5
4.a
31505 NAFARROAKO ZERGA ZUZENBIDEA
Hautaketa librekoak
4,5
4.a
19409 NAFARROAKO ZERGA ZUZENBIDEA
Nahitaezkoa
4,5
5.a
31506 MERKATARITZA ZUZENBIDEA II
9
4.a
14430 MERKATARITZA ZUZENBIDEA
Aukerakoa
9
4.a
19401 MERKATARITZA ZUZENBIDEA II
Enborrekoa
9
5.a
31507 ZUZENBIDE ZIBILA III
9
4.a
19404 ZUZENBIDE ZIBILA III
Enborrekoa
9
5.a
31508 ALDAERA ANITZEKO ANALISIA
6
3.a
14305 ALDAERA ANITZEKO ANALISIA
Nahitaezkoa
6
5.a
31509 ZUZENDARITZA ESTRATEGIKOA ETA ENPRESA POLITIKA I
6
4.a
14402 ZUZENDARITZA ESTRATEGIKOA ETA ENPRESA POLITIKA I
Enborrekoa
6
5.a
31510 MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA
9
3.a
14401 MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA
Enborrekoa
9
4.a
31510 MERKATARITZAKO ZUZENBIDEA
Hautaketa librekoa
9
5.a
31511 NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PRIBATUA
9
4.a
14449 NAZIOARTEKO MERKATARITZA
Aukerakoa
6
4.a
19405 NAZIOARTEKO ZUZENBIDE PRIBATUA
Enborrekoa
9
6.a
31601 ZUZENDARITZA ESTRATEGIKOA ETA ENPRESA POLITIKA I
6
4.a
14403 ZUZENDARITZA ESTRATEGIKOA ETA ENPRESA POLITIKA I
Enborrekoa
6
6.a
31602 MERKATU IKERKETA
6
4.a
14406 MERKATU IKERKETA
Nahitaezkoa
6
6.a
31603 NAFARROAKO ZUZENBIDE ZIBILA
6
3.a
19309 NAFARROAKO ZUZENBIDE ZIBILA
Nahitaezkoa
6
6.a
31604 NAFARROAKO ZUZENBIDE PUBLIKOA
6
4.a
14454 SEKTORE PUBLIKOAREN EKONOMIA I
Aukerakoa
6
3.a
19307 NAFARROAKO ZUZENBIDE PUBLIKOA
Nahitaezkoa
6
6.a
31605 PRAKTIKA INTEGRATUAK II
7,5
4.a
19407 PRAKTIKA INTEGRATUAK II
Enborrekoa
7,5
6.a
31606 ZUZENBIDEAREN FILOSOFIA
4,5
4.a
31606 ZUZENBIDEAREN FILOSOFIA
Hautaketa librekoak
4,5
4.a
19406 ZUZENBIDEAREN FILOSOFIA
Enborrekoa
4,5
Gehien egiten diren kredituak hautaketa libreko kreditu moduan kontabilizatuko dira.
Aukerako kredituak bigarren zikloan eskatu eta onartuko dira.