(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Osasun egoera, eremu geografikoaren arabera

Azterketarako eremu geografikoak

ampliar mapas de Navarra y Pamplona

     

  

Osasun Komunitarioaren Behatokiaren lan esparrua Nafarroako Komunitatea da, 640.339 biztanle dituena 2016ko urtarrilaren 1ean.
  

Bere helburuei erantzuteko xedez eta ekintza orokorrak zein tokikoak sustatzeko, Osasun Komunitarioaren Behatokiak bi mailatan prestatzen ditu adierazleak: Nafarroa eta Osasun Eskualde Oinarrizkoa. Osasun Eskualde Oinarrizkoaren mailara iristea ezinezkoa denean, inkestan justu goragoko mailan dagoen eremu geografikoa (Nafarroa 2000 zonifikazioa) erabiliko da.

Nafarroan lurraldea eskualdetan banatu da osasun arloko arretak errazteko, kontuan izanik lurralde bakoitzeko osasun beharrak eta baliabideen arrazionalizazioa.
  

Hala, 3 osasun barruti ezarri dira (marra grisarekin zedarrituak mapan): Lizarra, Iruña eta Tutera.
  

Gaur egun 57 osasun eskualde oinarrizko daude. Osasun eskualdeen kopurua handitzen joan da, biztanleriaren hazkundeari eta biztanle horien kokaleku berriei egokitzeko.

 

Garrantzitsua da xehetasunez ezagutzea nola dauden banatuta Osasun Eskualde Oinarrizkoetako udalerriak eta populazio entitateak.

igo

Osasun eskualde oinarrizkoaren profilak

 

Osasun Eskualde Oinarrizkoaren profilak adierazleen panel hautatu batean oinarritzen diren txostenak dira, interpretatzeko errazak diren irudiak dituztenak. Txosten horietan, eskualde bateko zenbakizko datuak adierazteaz gain, Nafarroako Foru Komunitate osoarekiko posizio erlatiboaren gaineko informazioa ere ematen da.

 

Osasun Komunitarioaren Behatokiak osasun eskualde oinarrizkoaren profilak prestatzeko hautatu dituen adierazleak bost multzo handitan sailkatzen dira: faktore soziodemografikoak, bizitzeko estiloak, gaixotasun-tasa, osasun sistema eta hilkortasuna.

 

Hemendik eskura daitezke adierazle bakoitzaren deskribapen-fitxa (non xeheki azaltzen diren adierazleak) eta Osasun Eskualde Oinarrizkoaren profilen edukia zehatz-mehatz azaltzen duen agiri teknikoa.

 

Osasun Eskualde Oinarrizkoaren profil bat ikusi eta deskargatzeko, nahi den Osasun Eskualde Oinarrizkoa hautatu behar da zerrenda alfabetiko honetan. Udalerri edo populazio entitate jakin bat zein Osasun Eskualde Oinarrizkori dagoen atxikita jakin ezean, orrialde honetako goialdeko atalean dagoen estekan kontsulta daiteke (“Azterketarako eremu geografikoak”).

 

 

AGOITZ CINTRUÉNIGO MENDILLORRI
ALDE ZAHARRA-I ZABALGUNEA                CORELLA        NOAIN              
ALLO DONEZTEBE ORKOIEN  
ALTSASU DONIBANE SAN ADRIÁN
ANTSOAIN ELIZONDO SANDUZELAI
ANTZIN-AMESKOA ERMITAGAÑA SARRIGUREN
ARROSADIA ERRIBERRI TAFALLA
ARROTXAPEA ETXABAKOITZ TUTERA EKIALDEA
ARTAXOA ETXARRI ARANATZ TUTERA MENDEBALDEA
ATARRABIA GARES TXANTREA
AURITZ II ZABALGUNEA UHARTE
AZKOIEN IRURTZUN ULTZAMA
AZPILAGAÑA ITURRAMA VALTIERRA-CADREITA
BARAÑAIN IZABA VIANA
BERRIOZAR LEITZA VILLATUERTA
BUÑUEL LESAKA ZANGOZA
BURLATA LIZARRA ZARAITZU
BUZTINTXURI LODOSA ZARRAKAZTELU
CASCANTE LOS ARCOS ZIZUR

 

igo

Osasun Eskualde Oinarrizkoaren araberako mapa tematikoak

Osasun Eskualde Oinarrizkoaren profiletako adierazleek ematen duten informazioak aukera ematen du, eremu jakin batean osasunak duen egoeraren argazki orokor bat izateaz gain, adierazle bakoitzak eremu bakoitzean duen balioa alderatzeko.

 

Lan hori errazteko, Osasun Eskualde Oinarrizkoaren araberako mapa tematikoak prestatu dira. Mapa bakoitza lehen aipatu diren adierazleetako bati dagokio, eta erakusten du adierazle horrek Osasun Eskualde Oinarrizko bakoitzean hartzen duen balioa. Datuak zortzi koantiletan sailkatutako eskala batean adierazten dira; koantilak zuritik (adierazlearen baliorik txikiena) urdin ilunera (adierazlearen baliorik handiena) doaz.
 

 

Mapak inprimatuta edo kontsulta interaktiboko aplikazio baten bidez kontsulta daitezke. Bigarren aukera erabiltzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik irakurtzea mapen aplikazio interaktiboa ireki eta erabiltzeko jarraibideen agiria.

  

 

igo

Nafarroako adierazleak

Behatokiak biltzen dituen Nafarroako adierazleak iturri desberdinetakoak dira eta komunitate osorako kalkulatuta daude.

Ahal denean, Nafarroaren eta Espainiaren arteko alderaketa erakusten da eta, orobat, azken urteetan kasuan kasuko adierazleak deskribatutako seriea, emakumeak eta gizonak bereizita.

 

 

          

 

igo

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Technorati
  • Twitter
  • Google
  • Facebook
  • Yahoo

 www.observatoriosalud.navarra.es

oscn@navarra.es

C/ Leyre 15. Pamplona-Iruña

_____________________________

 

 

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa