(Edukira Joan)

Castellano | Euskara | Français | English

Bilatzaile erabili!

Botiketarako laguntzak

 

Nolakoak dira laguntza berri hauek?

Nafarroako Gobernuak sustatu ditu laguntza hauek, finantzaketa publikoari lotuta dauden botikak erosteko. Helburua da botiken prezioa oztopoa ez izatea baliabide gutxiago duten pertsonentzat.

Nork baliatu ditzake?

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun-txartela duten pertsonek, 18.000 eurotik beherako errentak badituzte. Lehenbiziko aldiz, pentsiodunez gain, jarduneko pertsonek ere lortu ahalko dituzte laguntza hauek.

Non eskatzen dira?

Interneten bidez eska daitezke, Nafarroako Gobernuaren tramiteen webgunearen bidez, ohiko osasun centro nahiz kontsultategian edo Iruñeko Farmaziako Prestazioaren Kudeaketarako Zerbitzuan (Bakearen plaza, z.g., 4. solairua).

Izapidea egin behar du osasun txartelaren titularrak edo haren ordezkari gisa diharduen batek.

Zer dokumentazio aurkeztu behar da?

Osasun txartela edo NANa, eta banku-kontu baten zenbakia. Fakturak aurkeztea beharrezkoa da botikak Nafarroatik kanpo edo paperezko errezetaren bidez erosi direnean; bestela ez da beharrezkoa.

 

                                eskatu laguntzak hemendik


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa